Borrar

Getxoko antzerki arinaren atalean parte hartu nahi? Apunta zaitez

Horretan parte hartu nahi duten taldeek eta profesionalek datorren ekainaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak

Elcorreo.com

Sábado, 26 de mayo 2018, 23:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko Kultur Etxeak zabaldu berri du 34. Antzerki Jardunaldietako antzerki arinaren atalean izena emateko epea. Horretan parte hartu nahi duten taldeek eta profesionalek datorren ekainaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak. Jasotako proposamenen artean hamar hautatuko dira eta horiek urriaren 7an eta 14an antzeztuko dira Algortako Kultur Etxean.

Aurkeztutako lanek gutxienez 15 minutu iraun behar dute eta gehienez, 20. Testuak ezin daitezke beste lan batzuen moldaketak izan eta gaztelaniaz zein euskaraz entregatu daitezkeen arren, euskarazkoei lehentasuna emango zaie. Horretaz gain, genero parekotasuna aintzat hartuko da antzerki arinaren atal horretan, bereziki zuzendaritzari eta dramagintzari dagokienez.

Halaber, ezinbestekoa da antzezlanak proposatutako lekuari egokitzea. Bertan ez da soinu eta argiztapen sistemarik egongo (partaideek elementu horiek jarri ahal izango dituzte, baldin eta konplexuak ez badira). Aukeratutako antzezlan bakoitza hiru aldiz antzeztuko da egun berean.

Informazio orokorra eta parte hartu ahal izateko arauak http://teatrobrevegetxo.wix.com/antzerkiarinagetxo webgunean daude. Proposamen guztiak epearen barruan bidali behar dira teatrobrevegetxo@hotmail.com posta elektronikora eta hautaketa ekainean izango da. Hil horretan hautatutako lanak zeintzuk diren jakinaraziko da. Ez ezazue pentsa eta anima zaitezte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios