http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxok Zinegoak Zinemaldiaren hedapenari lagunduko dio

Nazioarteko gaylesbotrans Zinemaldiarekin kolaboratuko du «azken 14 urteetan egin den bezala»

ELCORREO.COM

Zinegoak Nazioarteko Gaylesbotrans Zinemaldiaren Hedapenarekin kolaboratuko du Getxoko Udalak berriro ere, «azken 14 urteetan egin den bezala», Eskuinaldeko Udalak ohartarazi duenez.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, aurten Getxok Zinegoak Nazioarteko Gaylesbotrans Zinemaldiaren Hedapenarekin kolaboratuko du berriro ere, Udal Gazteria Zerbitzuaren bitartez. Hegoak elkarteak antolatzen du zinemaldia, eta, azken edizioetan bezala, aurten ere nerabe eta haurrentzako eduki bereziak prestatu dira. Beraz, 2018ko edizio honetan, berariazko proiekzio batez gainera, Getxoko Hedapenak Algortako GauEgun gaztelekuan emango den nerabeentzako saio berezi bat eta Kukupraka ludotekan izango den ipuin kontalari bat ere ekarriko ditu. Hartara, aurtengo hedapenak, bai formatu bai eduki aldetik, ikusle guztientzat irekia izango da.

Autengo programa Algortako Kultur Etxean, GauEgun gaztelekuan eta Kukupraka ludotekan garatuko da. Azken honetan hasiko da zinegoa astelehenean, martxoaren 12an.

18:00 eta 19:00ak artean, ipuin-kontalariak izango dira ikusgai, ludotekako bazkide diren umeentzat. Ostegunean, hilaren 15ean, berriz, 20:00 eta 21:30ak artean, GauEgun gaztelekuan Porcupine Lake (Kanada) luzemetraiaren emanaldia, publiko guztiarentzat irekia izango da.

Azkenik, ostiralean, martxoak 16, Pria (Indonesia), Taylor (Brasil), Little Potato (EEBB), Tarde para el recreo (Euskadi) eta Princesa de hielo (Espainia) film laburren proiekzioak izango dira Algortako Kultur Etxean, bakarrik 11 urtetik 17ra arteko gazteentzat.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos