Borrar
Getxoko parke bat. E.C.
Getxok bere parkeak eta lorategiak hobetuko ditu, herritarrek bozkatuta

Getxok bere parkeak eta lorategiak hobetuko ditu, herritarrek bozkatuta

Hortaz aparte, komun publikoak atondu eta Aiboan igogailua ipiniko dira aurrekontu parte-hartzaileetan aukeratutakoaren arabera

Viernes, 9 de marzo 2018, 23:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalerriko parkeak eta lorategiak hobetzeko proposamena izan zen bozkatuena 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen barruan proiektuak lehenesteko bigarren fasean, otsailaren 11an bukatua. Boto gehien lortu zituzten hurrengo proposamenak izan ziren: udalerriko hainbat gunetan komun publikoak jartzea eta irisgarritasuna hobetzeko igogailu bat jartzea Aiboako geltoki inguruko desnibela murrizteko helburuarekin. Proiektu horiek aurrera eraman ahal izateko milioi euroko diru-partida erreserbatu dute.

Amaia Agirrek, Gobernu Irekiaren zinegotziak, oso positibotzat jo du herritarrek izan duten parte-hartzea, udal aurrekontuei ekarpenak egin ahal izateko aurten lehenengo aldiz martxan jarri den honetan. Hala ere, Agirrek dio «jarduerak sustatzen» jarraituko dutela «herritarren eta Udalaren artean gero eta harreman estuagoa eta aktiboagoa lortze aldera. Gure ustez, hautatutako proposamenek zerbitzua eta erantzuna emango dizkiete, hainbat jarduketa eta tematikatan, udalerriko auzo eta adin ezberdinetako pertsonei».

Jasotako botuen kopurua 1076 izan zen (+ %9,1); haietatik, 978 baliodunak eta 98 baliogabeak. 593 paperean aurkeztu ziren eta 483 online; 567 andrazkoenak izan ziren eta 411 gizonezkoenak. Adina kontuan hartuta, 572 boto-emaile 30-65 urte bitarteko pertsonak izan ziren; 334, 65 urtetik gorakoak; eta 72, 30 urtetik beherakoak. Paperean emandako botuei dagokienez, auzoak kontuan harturik, Romo-Areetan 224 boto jaso ziren, Algortan 220 eta Andra Marin 98.

Aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fase honetan, hiru postontzi jarri ziren Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokietan, proposamenak jasotzeko. Halaber, boto-ontziak egon ziren Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Andra Mari, Gobela eta Fadurako kiroldegietan; gainera, informatzeko karpak ere kokatu ziren Algortako Geltokia plazan, Areetako Geltokia plazan eta Bidezabalgo geltokiaren inguruan, eta parte hartzeko aukera eman zen udal webgunean erabilgarri zegoen inprimaki digitala betez, edota inprimakia helbide elektronikora bidaltzeko eskaneatutako eranskin gisa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios