http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxok kriminalitate-indizerik baxuena du Euskadin

«Datu horiek erakusten dute Getxo udalerri segurua dela», dio Udalak

ELCORREO.COM

Getxok kriminalitate-indizerik baxuena izaten jarraitzen du Euskadin 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerri guztien artean. 23,07ko delinkuentzia-tasarekin -1.000 biztanleko dauden delituen kopurua-, udalerrien artean altuena 55,51, Bizkaiko batez bestea 42,19 eta Euskadiko batez bestea 37,36 da.

Honela, Getxok Uribe Kostako (Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Urduliz, Plentzia eta Gorliz) delinkuentzia-tasarik (1.000 biztanleko dauden delituen kopurua) baxuena du, 23,07koa; gainerako udalerrien artean altuena, berriz, 52,46koa da.

«Datu horiek erakusten dute Getxo udalerri segurua dela, aurreko urteotan jadanik adierazi dugun bezala, eta lan eta baliabideen esfortzuarekin segituko dugu gure Udaltzaingoan, segurtasun maila hori mantentzeko», nabarmendu du Keltse Eigurenek, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi arduradunak.

Udaltzaingoaren 2017. urterako memorian jasotako datuen arabera, arau-hauste penalengatik 996 salaketa jaso ziren, aurreko urtean baino 31 gutxiago, eta ez zen erailketei lotutako inolako salaketarik jaso. (Hilketa/Erailketa, burutua edo saiakuntza-graduan).

Beste alde batetik, lesioengatik 51 salaketa erregistratu ziren (2016. urtean 49), eta sexu-askatasunaren kontrako gertaerengatik hiru salaketa (2016. urtean bakarra). Ez zen salaketarik jaso sexu-erasoengatik, eta 2016. urtean, aldiz, bakar bat egon zen.

Era berean, ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako 817 salaketa egon ziren (2016. urtean 869). 291 ebasketa egon ziren (2016. urtean 351) eta indarkeriaz egindako 108 lapurreta (aurreko urtean 172).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos