http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Getxo Kirolak-ren ikastaroetarako izena emateko epea zabaldu da

Denboraldi berri honetan euskaraz emango diren ikastaroen eskaintza handituko da ume eta helduentzat

ELCORREO.COM

Getxo Kirolak-ek ireki du datorren denboraldiko kirol-ikastaroetan izena emateko epea. Denboraldia urrian hasiko da, eta eskariak irailaren 11ra arte aurkeztu daitezke Fadura eta Gobela kiroldegietako bulegoetan. Horrez gain, Getxo Kirolak-en web orrian ere eman daiteke izena, nortasun-agiri elektronikoa edo pasahitza erabiliz; pasahitza ez daukatenek bulegoan eskatu behar dute eta balioko du, aurrerantzean, kiroldegira joan gabe ikastaroetan izena emateko.

Irailaren 13an emango dira jakitera zozketako emaitzak, eta plazak automatikoki emango dira, kontuan hartuz lehenago fase batean pertsonako eskaera bakarrari erantzungo zaiola. Behin betiko izen-emateen berri Getxo Kirolak-en iragarki-oholetan eta web-orrian emango da. Gainera, izena emateko orrian posta elektronikoaren helbidea jartzen dutenei haien eskariaren baieztapena bidaliko zaie.

Guztira 5.528 leku daude; horietatik, 985 izango dira aurreko denboraldian ikaskuntza-zikloko ikastaroetan parte hartu dutenentzat, eta gainerakoak jende berriarentzat. Jarduera-programari dagokionez, 25 modalitate eta 350 ikastaro eskainiko dira.

Denboraldi berri honetan euskaraz emango diren ikastaroen eskaintza handituko da bai umeentzat bai helduentzat. Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Bizi ikurrarekin identifikatzen diren ikastaroak euskaraz izango dira nagusiki eta hizkuntza menperatzen ez dutenei arreta pertsonalizatua eskainiko zaie. Horrela, umeentzako ikastaroen %70k Bizi ikurra izango du eta, helduen kasuan, ikastaroen %24k izango du yoga, tenis, igeriketa eta padel modalitateetan.

Fotos

Vídeos