http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxo Kirolakek lehiaketa berria deituko du Fadurako kirol-parkea diseinatzeko

Pleguan hobekuntzak sartu dira, Euskal Herriko Arkitektuen Elkarteak esandakoa kontuan hartuta

IZASKUN MOYANO

Getxo Kirolakek beste lehiaketa publiko irekia deituko du Fadurako kirol-parkearen herritarren parte-hartze prozesua eta aurreproiektua egiteko. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak deialdia hobetzeko eta prozesuan segurtasun juridikoa irabazteko egindako iradokizunak kontuan hartuta, lehen pleguaren uko egitea sinatu dute, zerbitzu horiek kontratatzeko beste lizitazio-prozesu bat abian jartzearren.

Plegu berriei esker, eskaintza gehiago aurkezteko aukera dago, aurrez eskatzen ziren balorazio-irizpideak hobetu egin baitira Getxorako estrategikoa den proiektu honetan. «Nazioarteko proiektuetan parte hartu izanaren irizpidea kendu da, baina goi-mailako enpresa-profila izatea bermatu beharko da, proiektuaren diseinuan hasieratik lehentasuna izan duen filosofia», nabarmendu du Imanol Landak, Alkateak.

Urrats berri horrekin, aurreproiektu parte-hartzailea diseinatzeko bigarren etapa abian jarriko da. Lehen fasean egindako diagnostikoan Faduraren egoera jorratzen da ikuspegi zabalarekin; gainera, ingurumenarekin, hiriarekin eta gizartearekin duen harremana aztertzen da, Fadurako ekipamenduek egun dituzten arazoak ulertzeko oinarri ona eskaintzearekin batera. Era berean, herritarrei gonbita luzatuko zaie prozesu parte-hartzailean inplikatzeko, jarduera ezberdinak eginaz, eta interesatuta dauden pertsona guztiek parte hartu ahal dezaten ahaleginduko dira, haien aukeren, premien eta kezken arabera. Prozesu horren bitartez, forma emango zaio Fadurako kirol-parke berriaren aurreproiektuari.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos