http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxo Kirolak-ek dagoeneko badauka Fadura garagardotegi zaharreko eraikina berritzeko aurreproiektua

Bere osaketan kirol-klubek eta gizarte eta kuktur izaerako elkarteek hartu dute parte

IZASKUN MOYANO

Lau hilabetez lan teknikoa eta parte-hartze tailerrak egin ondoren, Getxo Kirolak-ek definitu du dagoeneko Fadurako garagardotegi zaharreko ekipamendu berria izango denaren aurreproiektua. Azken hilabeteotan, hiru tailer antolatu dira eta bertan parte hartu dute gune hura erabiltzen zuten kirol klubek eta elkarteek, 2016ko otsailean sute batek eraikina kaltetu zuen arte. Horrez gainera, prozesuan zehar gizarte eta kultura esparruko bestelako kolektiboek bat egin dute eta horien ekarpenak premiak antzemateko eta beste erabilera aukera berriak esploratzeko erabili dira.

Getxoko Udalaren Kirol saileko zinegotzi Álvaro Gonzálezek esan duen bezala, «klubekin eta elkarteekin garatutako lan kolektiboari esker garagardotegi berrirako aurreproiektu bat daukagu eta horretaz baliatuz, sutea gertatu baino lehen egiten genuen erabilera berreskuratu ahal izango dugu, Getxorako gizarte ekipamendu berri batean bilakatuz eta Fadurako gune garrantzitsuenetariko eta balio anitzenetariko batean bihurtuz».

Horrela, aurreproiektuak hala definitzen du ekipamendua: hainbat gela edukiko ditu, non, aldi berean, erabilera desberdinak garatu ahal izango diren, eta biltegiratzeko guneak, komunak eta sukaldea ere izango ditu. Amaierako txostenak, parte hartu zuten erakundeei uztailaren amaieran aurkeztu zitzaiena, halaber, bigarren solairu partzial bat gehitzeko aukera aipatzen du, eta ondoren handitzea aurreikusten du, osagarrizko erabilerak eta bestelako erabilera iraunkor gehiago barne hartzeko: enpresa haztegia, lan-eremu partekatua, prestakuntzarako guneak, eta abar. Erabiltzen ez zen lursaila irekiko da plaza publikoa sortuz eta zuhaitzak eta ahal den begetazio gehiena kontserbatuko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos