Borrar

Fernando Canales, Getxo Elikaren Elkarrizketa Osasungarrien bigarren jardunaldian

Jardunaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Fadurako ostalaritza-zentroan

Jueves, 21 de junio 2018, 22:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elikadura osasungarria sustatzeko Getxo Elika programak Elkarrizketa Osasungarrien bigarren jardunaldia antolatuko du ostiral honetan, eta antolatzaileek azpimarratu dutenez, oraingoan, jatetxe-sektoreari zuzenduko zaio, egungo ekoizpen-ereduez eta kontsumo-joerez aritzeko.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Fadurako ostalaritza-zentroan, eta Etxanobe Jatetxeko Fernando Canalesek parte hartuko du, sukaldaritza iraunkorraren defendatzaile sutsuetariko bat, bertako ekoizleei zuzenean erostearen aldeko apustua egiten duena.

Topaketan, halaber, Urban Elikako Leire Escajedo izango da, EHU/UPVn sortutako diziplina anitzeko taldekoa, elikagai osasungarriak eta hiriguneetatik gertu dagoen produkzioetakoak eskuratzea zailtzen duten eragozpenak ezabatzera bideratua. Era berean, bertako sukaldariak ere gerturatuko dira; hala nola, Javier Izarra, Tamarises Hotelekoa, eta Fadurako zentroko sukaldeko arduraduna, Peñaskal Kooperatibako Ibon Guarrotxena, gaia iraunkortasun sozialaren ikuspegitik jorratuko duena.

Getxo Elika ekimena Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko arloak eta Getxo Kirolak-ek bultzatzen dute, Peñascal Kooperatibarekin elkarlanean, eta, helburuen artean, Getxon komunitate bat sortzea eta sentsibilizatzea aurkitzen da; komunitate hori ekoizleek, industriak, merkataritzak, ostalaritzak eta herritarrek osatuko lukete.

Elkarrizketa Osasungarriak doakoak dira, baina joatekotan adieraztea komeni da kaixo@getxoelika.eus posta elektronikoaren bitartez. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen klikatu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios