Borrar

Getxo Elika ekimena martxan jarriko dute gaur

Fadurako ostalaritza-zentroan aurkeztuko da elikadura osasungarria sustatzeko ekimena

ELCORREO.COM

Miércoles, 31 de enero 2018, 23:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxo Elika ekimena aurkeztuko da gaur, 19:00etan, Fadurako ostalaritza-zentroan Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenak eta Getxo Kirolak-ek bultzaturikoa, Peñascal Fundazioarekin elkarlanean, elikadura osasungarria sustatzeko asmoarekin. Getxo Elika ekoizleak, industria, merkataritza, ostalaritza eta herritarrak konektatzeko sortu da, elikaduraren bitartez osasuna eta ongizatea bultzatuko dituen ingurunea sustatzearren.

Kirol zinegotzia den Álvaro Gonzálezek ondorengoa gogoratu zuen pasadan astean. «Aspaldi hasi ginen ohitura osasungarriak sustatzen, jarduera fisikoa egitea sustatuaz, baina beste urrats bat eman nahi dugu, bizimodu osasungarria izateko elikadura zaintzea funtsezkoa dela jakin baitakigu. Ildo horretan, baita ere, badakigu Euskadiko haurren herenak gehiegizko pisua edo obesitatea duela eta 3 gaztetatik 2k ez dituela egunero fruta eta barazkiak jaten. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzako hainbat Sail ekonomiaren eta osasunaren aldetik bultzatzen ari diren ekimenen aurreko gure ekarpena da Getxo Elika».

Getxo Elikak abian jarriko duen lehen ekimena izango da premiak antzeman eta herritarren ongizatean eta sektorean enplegua sortzean modu positiboan eragingo duten irtenbideak proposatzen dituen komunitatea bultzatzea. Horretarako, Fadurako ostalaritza-zentroak komunitate horren eskura jarriko ditu prestakuntzarako gelak, sukaldea eta profesionalak, topaketak eta tailerrak antolatze aldera. Horrez gain, agente ezberdinek ekimenaren esku jarriko dituzten beste espazio batzuk erabiliko dira, eta gune digital bat ere izango da sortzen joango diren esperientzia guztiak partekatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios