http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gertxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeak Argia Ereiten Saria jaso du

Ekitaldia Fadurako kiroldegiko batzar aretoan izan zen, lagun, senide eta jende ugariren partaidetzarekin

ELCORREO.COM

Imanol Landa alkate getxotarrak Argia Ereiten Euskara saria eman zion ostegun arratsaldean Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskara sustatzeagatik. Ekitaldia Fadurako kiroldegiko batzar aretoan izan zen, lagun, senide eta jende ugariren partaidetzarekin. Aurten saria Ibon Garagartza artista gazteak egindako ikurra, forma paraleloz osatutako eskultura izan da.

Landak kirol taldea zoriondu zuen eta gehitu zuen aurtengo sariak ederto erakusten duela euskararen zeharlerrotasuna, emakumeek egindako kirola saritzen delako eta kirolari horiek gazteak direlako, «horregatik nire poza hirukoitza. Aixerrota taldea saritzeak jatorriz ekintza osasuntsu eta pozgarri bat saritzea da eta euskarak horrelakoak behar ditu, berez satisfazioa eskaintzen duten jarrerak euskararekin lotu behar ditugu eta zer hobea kirola baino».

Alkateak Getxo Kirolakek euskara eta kirola uztartzeko egiten duen esfortzua gogoratu ondoren, herritarrak gonbidatu zituen bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Areetan ospatuko den ekitaldian parte hartzera. «Hemendik urteetara Getxoko euskararen historia idazten denean  Aixerrota Boleibol bide urratzaile bezala agertuko da», amaitu zuen Alkateak.

Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldearen izenean, Alberto Olalde presidenteak eta Maider Santxok jaso zuten saria. Pozik eta eskerrak eman ondoren, azaldu zuten «tantoz tanto jokatzen ditugu partidak, tantaz tanta izerditzen dugu kamiseta eta tantoz, tantaz eta tinkotasunez defendatuko dugu euskal boleibola eta euskal kirola. Jarrai dezagun euskararen argia ereiten, nork bere arloan, nork bere zelaian, nork bere kantxan, euskararen aldeko partida denon artean irabazi behar dugulako».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos