http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gertaera aipagarririk ez da egon aurten Algortako jaietan

«San Inazioko jaietan ez da egon pertsonen kontrako delitu larririk ezta askatasun sexualaren kontrakorik ere», adierazi dute Hiritarren Segurtasunerako sailetik

ELCORREO.COM

Aurtengo Algortako San Inazioko jaietan gertaera aipagarririk ez dela egon baieztatu du aste honetan Getxoko udalak, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarrekin egindako jarduera balantzearen arabera. «Ez da egon pertsonen kontrako delitu larririk ezta askatasun sexualaren kontrakorik ere. Jasotako gertaerak ez dira aipagarriak izan eta horiek ez dituzte lesio larriak eragin, eta bi poliziek, koordinaturik eta era eraginkorrean, garaiz eta behar den moduan erantzun zitzkieten gertaera guztiei», adierazi dute Hiritarren Segurtasunerako sailetik.

Dena den, udaltzainek 8 pertsona atxilotu dituzte: gizonezko bat gazte bati eskuko telefonoa lapurtzeagatik; adingabe bat eskuko telefonoa indarkeria erabiliz lapurtzeagatik; pertsona bi Matxitxako kaleko etxebizitza batean lapurtzeagatik eta gizonezko bat agintaritzaren agente baten aurkako delitu batengatik (polizia bat jo zuen identifikatzen saiatzen ari zenean). Beste bi lagun atxilotu zituzten bide-segurtasunaren kontrako delitu bana egotzita.

Hortaz aparte, bi lagun ikertzen ari dira: bat, adingabekoa, berea ez zen eskuko telefonoa edukitzeagatik eta, bestea, gizonezko bat, diru-zorro bat lapurtzeagatik.

Kolpea skatearekin

Lau alditan, Udaltzainek esku hartu zuten bi edo hiru gazteren arteko liskarretan, lesio arinak eragin zituztenak, salaketarik gabe. Beste bitan ere esku hartu zuten, problema psikologikoak zituen pertsona bat sortzen ari zen arazo batengatik eta gazte bat skate batekin kolpatzeagatik sortutako liskar batengatik.

Udaltzainek kalez kaleko salmenta kontrolatzeko prebentziozko kontrolak egin zituzten: postuak kendu zituzten eta material piroteknikoa atzeman zuten (bonbatxoak), hala nola puzgarriak, eguzkitako betaurrekoak eta abar.

Era berean, eta modu prebentiboan, jai eremuan identifikatu zituzten delitu-historia luzea zituzten pertsonak, denden inguruetan zebiltzanak, ibilgailuetan ustez lapurtu nahi zutenak, helbidea ikertzeko epailearen errekisitoria zituztenak, eta drogak hartzen edo edari alkoholikoak hartzen ari ziren adin txikikoak. Beste adin gabeko bati marihuana atzeman zioten Herritarren Segurtasunerako Legeari erantzunez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos