http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gernikako Udalak herritarrek etxean jarri dituzten zuhaitzei etekina aterako die

Gernikako Udalak herritarrek etxean jarri dituzten zuhaitzei etekina aterako die
AFP

Ostiralera arte pinuok batuko dituzte, ondoren udalerriko parke eta kaleetan jartzeko xedearekin

IZASKUN MOYANO

Bukatu dira Gabonak. Dagoeneko opariak ireki ditugu, haiekin jolastu gara, bapo jan dugu, beraz orain urte berriko helburuak betetzeko unea iritsi da. Horrez gain, etxean jarri ditugun apaingarri guztiak kentzeko ordua iritsi da. Hala eta guztiz ere, nolabait esateko, Gabonetako jaiak urte osoan zehar iraungo dute Gernikan. Izan ere, Udalak etxeetan ipinitako pinuak batu eta kale zein parkeetan jartzeko ekimena aurrera eramango du.

Datorren ostiralera arte, bizilagunek guztiz lehortuta ez dauden zuhaitzok barrutik kanpora ateratzeko denbora izango dute. Udaleko langileek hauek guztiak batu, eta udalerriko txokoak apaindu eta itxura politagoa izateaz arduratuko dira. Beti ere, batzen dituzten pinuak berrerabili ahal direla egiaztatu ostean. Izan ere, udalak adierazi duen bezala, herritarrei zuhaitzok sustrai-lurrarekin entregatu behar dira, berriro landatu daitezen.

Ekimen honekin batera bi helburu bete nahi dituzte. Alde batetik, urtean baten etxean apaingarri gisa izaten diren zuhaitzei bigarren aukera bat ematea. Eta bestetik, Gernikako parke, kale eta txokoak apaindu eta izaera ederragoa ematea. Kontuan hartu beharra dago, historikoki Gernikak garrantzi handia duela mundu osoan zehar, beraz ezinbestekoa litzateke atzerritarrak bisitatzera etortzean, udalerria egoera eder batean izatea.

Ekimenean parte hartu nahi duen herritar orok, zuhaitzok Udaletxe aurrean kokatuta dagoen iturrian utzi beharko ditu, goizeko 9.00ak eta eguerdiko 13.00ak bitartean. Horrez gain, udalerri bizkaitarrarentzat guztiz berritzailea den ekintza honen inguruko informazio zabalagoa eskuratu nahi izanez gero, 94 627 02 00 telefonora deitzea baino ez dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos