http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Georgiatarrak Bilbon daude Euskal Selekzioaren 80. urteurrena ospatzeko

1937ko Euskal Selekzioko jokalariak. /E.C.
1937ko Euskal Selekzioko jokalariak. / E.C.

Talde euskaldunak 1937an bira historikoa burutu zuen Sobietar Batasunean, futbola ezagutzera emanez

IZASKUN MOYANO

Laurogei urte ez dira egunero betetzen, beraz federazioko kideek ospakizun handia burutzea beharrezkoa dela erabaki dute. Euskal Selekzioaren 80. urteurren honetan Georgiako ordezkariak izango dira gonbidatu nagusiak. Izan ere, hemengo futbol taldeak bira historikoa burutu zuen Sobiertar Batasunean 1937an, Georgian bertan bi partidu jokatu zituelarik.

Georgiatarrek egungo futbolari eta garai hartako izarren ondorengoak ezagutzeko abagunea izango dute. Lasha Goduadze, kirol kazetari ezaguna, adibidez «oso pozik» agertu zen Bilbo eta Eibar bisitatzeko aukera eskaini ziotenean. Gaur bertan helduko da 'Euskaldunek hasitako historia' izeneko liburuaren idazlea Bizkaiko hiriburura. Lan honetan, Euskal Selekzioak georgiatarrenean izandako inpaktua kontatzen du. Izan ere, bertan aipatzen da, selekzioak jokatutako bi partidak nazioarteko talde baten aurka jokatutako lehenak izan zirela.

Gaurko ekitaldiaz gain, Atzerri Ministerioko ordezkariek, asteazken honetan Athletic Herta Berlinen aurka jokatuko duen Europa Leagueko norgehiagoka zuzenean ikusteko abagunea ere izango dute, Bilboko San Mames futbol zelaian.

«Euskaldunen aurka jokatutako partidak historikoak izan ziren futbol georgiatarrarentzat. Hori dela eta, Georgia eta Espainiaren arteko harremanak sendotu nahi ditugu, batez ere parlamentari eta kirolarien artean», adierazi du Mijaíl Kavelashvilik, Parlamentuko Kirol zuzendari eta aurrelari ohiak.

1937. urteko uztailaren 24ean Euskal Selekzioak Tifliseko Dinamo garaitu zuen 0-2ko emaitzaren bukatu zen partidan. Egundoko arrakasta izan zuen norgehiagokak eta zelaia lepo jendez bete zen. Ondorioz, euskaldunei bigarren partida bat jokatzeko eskatu zioten uztailaren 30ean bertan.

Euskaldunek bederatzi partidu jokatu izan dituzte Sobietar Batasunean, zazpi irabazi, bat berdindu eta beste bat galdu zituztelarik. Baina Georgian oso esku onez hartu zituzten, bai Tiflis eta baita inguruko beste herri batzuetan ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos