http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Georg Baselitz: Heroiak' pintura-multzoari buruzko monografikoa, Guggenheimean

Gure garaiko itzal handiko artisten artean dagoen Georg Baselitzek sortu zituen, 1965 eta 1966. urteetan

ELCORREO.COM

Uztailaren 13an, ostegunean, aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak Georg Baselitz. Heroiak, 'heroi' zaurgarriak eta garaituak erretratatzen dituen pintura-multzoari buruzko monografikoa. Gure garaiko itzal handiko artisten artean dagoen Georg Baselitzek sortu zituen, 1965 eta 1966. urteetan.

Frankfurteko Städel Museum-ek antolatu du erakusketa hau, Guggenheim Bilbao Museoarekin, Stockholmeko Moderna Museet-ekin eta Erromako Palazzo delle Esposizionirekin lankidetzan. Bertan, 68 margolan, marrazki eta zirriborro biltzen dira lehen aldiz. Horietan, irudi ikaragarriak, artega eta desafioan, artistaren asertibotasunaren eta identitatearen baieztapen adoretsua dira; Baselitzen ezaugarri horiek bere garaiko arte- eta pentsamendu-joera guztien kontra zihoazen.

Azkenik, iraganaren eta orainaldiaren arteko jarraitutasun ideal bat marratuz, Bilboko nahiz Erromako erakusketak Remix zikloko margoen aukeraketa batekin bukatzen dira. 2005ean ekin zion Georg Baselitzek ziklo horri, Heroiak eta Tipo Berriak bildumak barne hartuko zituenari, 2007an eta 2008an hurrenez hurren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos