Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Genera 30 programak Gamarra eta Mendizabaleko ikastetxeak gehitu ditu gazteen artean enplegua sortzeko erronkara

Genera 30 programak Gamarra eta Mendizabaleko ikastetxeak gehitu ditu gazteen artean enplegua sortzeko erronkara

sergio eguía

Domingo, 18 de febrero 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Tokiko Gobernu Batzarrak lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du Gamarrako Ostalaritza Eskolarekin eta Centro de Formación Mendizabaleko Lanbide Heziketako Institutuarekin, gazte-enpleguko ‘Genera 30’ programaren baitan, hiru prestakuntza-jarduera garatzeko, 45 pertsona langaberi zuzenduak, zenbait espezialitatetan 1. mailako profesionaltasun-agiriak lor dezaten. Hartara, bi prestakuntza-eragile garrantzitsu gehituko zaizkio Genera 30 programari, zeina Gasteizko Udalaren programa aitzindaria den, lan-eskarmenturik eta oinarrizko prestakuntza gabeko gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko.

Batez ere europar Batasunak finantzatzen du Genera 30 programa: 325.000 euro ematen du, hots, kostu guztiaren % 92. Gaur onetsi den hitzarmena bitarte, Gasteizko Udalak 98.700 euro bideratuko ditu Gamarran bi prestakuntza-jarduera abiarazteko (Jatetxe eta tabernetako oinarrizko lanak, eta Gozogintzako oinarrizko lanak), eta beste bat Mendizabalean (Fabrikazio mekanikoko lan osagarriak).

Guztira, 940 orduko prestakuntza egiten dute hiruen artean. Bakoitzean 15 ikasle arituko dira. Gainera, Biltegiko laguntzaileko laugarren ikastaro bat prestatzen ari da, beste 15 pertsonentzat 210 ordu guztira. Lanbide-prestakuntza hutsaz gain, partaideek beste gaitasun oinarrizko batzuei buruzko prestakuntza jasoko dute, esaterako hizkuntzak, informatika, etab. Prestakuntza-aldiaren aurretik, badira aurretiazko beste bi fase: ekimenean parte har dezaketen pertsonak erakarri eta diagnostikatzekoa. Prestakuntzari tutoretzak eta orientazio pertsonalizatuak gehitu behar zaizkio, bai eta lanbide praktika ordainduak egiteko aukera ere.

Genera 30 programa Udalak gazte-enpleguaren alorrean dituen Hazia 23 ekimenari gehitzen zaio. Programa hau 2016/17 ikasturtean abiarazi da, ez enplegu eta ez prestakuntzarik gabeko 23 urtetik beherako gazteen laneratze xede, eta lehen partaideen arteko 14k lan-kontraturen bat lortu dute programa amaitzean.

Gazteen langabeziari buruzko datuak, onera

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azpimarratu egin du gazte-enpleguko tokiko programek krisialdi ekonomikoa gehien pairatu duen kolektiboetako egoeraren hobekuntzan izan duen garrantzia. “2015eko erdialdean 25 urtetik beherakoen langabezia-tasa % 48,7koa zen. Aurtengo hasieran tasa hori % 14,4ra jaitsi da, agintaldia hasi zenean baino heren bat baxuagoa delarik. Bilakaera positibo horri, gainera, kontratazioen alorrean bizitako hobekuntza gehitzen zaio. Iaz 46.735 kontratu egin zen 30 urtetik beherakoen artean, 2016an baino % 10 gehiago. Oso zifra positiboak dira, baina gazteen arteko langabeziak batez bestekotik gora jarraitzen du, eta gogor jarraitu behar dugu kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko bidean”, esan du alkateak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios