http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gazteentzako sexu-aholkularitzak 20. urteurrena ospatuko du, bere historiari buruzko erakusketa batekin

Landatxoko gizarte-etxean izango da erakustaldia, abenduaren 15etik urtarrilaren 11ra bitartean

SERGIO EGUÍA

Gazteentzako sexu-aholkularitzak 20. urteurrena ospatuko du, Landatxoko gizarte-etxean egingo duen erakusketarekin. Hainbat informazio-taulatan, zerbitzuaren historia jasoko da. Hain zuzen ere, 1987an jarri zen martxan zerbitzu hori, Gazteria Zerbitzuak bultzaturik, eta 14 urtetik 30era bitarteko gazteei, agente sozio-kulturalei, ikastetxeei, elkarteei eta familiei aholkularitza eta informazioa ematen jarraitzen du geroztik.

Gaur irekiko ditu ateak erakusketak, 19:30ean, eta 2018ko urtarrilaren 11ra arte egongo da zabalik.

Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak nabarmendu du gertuko eta beharrezko zerbitzu horren lana garrantzitsua dela, moldeak hautsi zituela bere garaian, eta gaur egun ere munta handiko baliabidea izaten jarraitzen duela, askotan ingurukoekin partekatzea kostatzen den zenbait konturen inguruan gazteei aholkularitza eta informazioa ematen. Informazio- eta prebentzio-lana funtsezkoa da gazteei sexualitatea askatasunez bizitzen laguntzeko, tabuak hausteko eta garapen pertsonalerako behar-beharrezkoa den informazioa eskuratzeko.

Doako udal zerbitzua da Gazteentzako sexu-aholkularitza, sexologiaren alorreko profesionalek eskainia, orientabidea eta laguntza emateko, zalantzak argitzeko, eta sexualitateari buruzko informazio kontrastatua eskuratzeko. Sexu-identitatea, nahiaren orientazioa, bikote-harremanak —jelosia, komunikazioa, hausturak, eztabaidak—, gustuak, nahiak, fantasiak nahiz sexu segurua praktikatzeko prebentzioa dira aholkularitzan lantzen diren gai nagusietako batzuk.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos