Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao

Gazteen zientzia eta teknologia topaketak egingo dituzte Bilbon

Ikertzaile gazteek 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dituzte Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan

AMALIA IBARGUTXI

Viernes, 20 de abril 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo Zientzia Azoka egitarau betearekin dator. Eguerdiko 12:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean erronka edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Bilboko Plaza Barrian. Gaur, gazteek urtean zehar eginiko lanak erakutsiko dituzte, eta aurtengo azokan ikertzaile profesionalak ere bertan izango dira euren proiektuak aurkezten 'eremu profesionalaren gunea' deiturikoan. DBHko 66 talde eta Batxilergoko 24 izango dira, guztira. Bizkaiako 68 talde, Gipuzkoako 14, Nafarroako lau, Arabako bi, eskolaz kanpoko talde bakar bat eta Estatuko beste azoketako bi ere bertaratuko dira.

Egun osoz, zientzia-tailerrak eta gazteen stand-ak izango dira, besteak beste. Bi nobedade izango dira azokan. Batetik, unibertsitateen inplikazioa. Izan ere, Zientzia Azokan ikasle-taldeekin lanean aritzeko izena eman dute 248 ikertzailek. Plaza Barrian jarriko duten eremu profesionaleko ikertzaileen gunean 12 proiektu ere izango dira ikusgai.

Bestalde, Nazio Batuen 2030 Agendaren barruan, Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) jarraiki lanak antolatu dituzte; helburuok landu, aztertu eta proiektuetan txertatuz, giza garapen jasangarriagoa bultzatzeko balioak lantzeko asmoz. Balio horietako batzuk dira gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta nekazaritza jasangarria; osasuna eta ongizatea defenditzea; kalitatezko hezkuntza eta genero berdintasuna bermatzea eta uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria egitea, besteak beste.

Azokan parte hartuko duten 313 gazteek, 30 ikastetxetako 90 proiektu aurkeztuko dituzte. Erdia baino gehiago neskek aurkeztuko dituzte, 174, eta gainerako 139ak mutilenak izango dira. Bartzelonako Exporecerca eta Galiciencia zientzia-azoketan irabazle izan diren bi talde ere Bilbon izango dira. Sakatu hemen egitaraua ikusteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios