http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gazteen sormen artistikoa, Arrigorriagan

Gaur eta bihar, gazteen sormen artistikoaren Arrigorriagako erakusleihoak hamabi bat saltoki izango ditu, baita askotariko tailerrak eta erakusketak ere

ELCORREO.COM

Arrigorriagako udaletxeko plaza Gazteen Arte Azokaren bosgarren edizioaren agertokia izango da gaur eta bihar. Oraingo honetan, hamabi bat saltoki inguru egongo dira, erakustaldiak egiteko eta produktuak saltzeko.

Azokaren xedea gazteen sormen artistikoaren erakusleihoa eta talentu berrientzako foroa izatea da. Gazteen proposamen berritzaileak izango dira oinarria, produkzio propioa ardatz dutenak.

Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak sortutako lanak saltzeko eta erakusteko gune bat eskainiko die artista horiei, Gabonak heltzear daudela aintzat hartuta. Horrela,gaur, goizeko 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita azoka eta, bihar, berriz, 11:00etatik 15:00etara.

Egitaraua

Larunbata:
12.30-14.30: Zeramika tornuaren erakustaldia.
Igandea:
12:00-12:30: Dantza emanaldia - Isana dantza-eskola. | 12:30-14:30: Puxikekin egindako gabonetako apaingarrien erakustaldia.
Asteburu osoan zehar, udalbatza aretoan,
Bego marrazki eta pintura akademiak antolatutako pintura erakusketa ikusteko aukera egongo da.

Azoka irekita dagoen bitartean, hainbat jarduera egingo dira. Gaur, zeramika tornuaren erakustaldi bat egingo da 12:30etatik 14:30etara. Bihar, dantza-erakustaldia izango dugu Isana eskolaren eskutik 12:00etatik 12:30era eta Gabonetako apaingarrien erakustaldi bat eskainiko da 12:30etik 14:30era. Horrez gain, asteburu osoan zehar, Bego akademiak antolatutako marrazki eta pintura erakusketa ikusteko aukera egongo da osoko bilkuren aretoan.

Gabonak hurbil daudenez, eta jai giroa sortzen joateko, alde batetik, artistek eskuz egindako produktuen otzara batzuk zozketatuko dira eta, bestetik, 10 eurotik gorako erosketak eginez gero, doako pintxo-poteaz gozatzeko aukera eskainiko da taberna kolaboratzaile hauetan: Poli Berria, Erreka, El Clandestino eta Mississippi.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos