http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gazteen arteko euskararen erabilera ikertu nahian

Gazteen arteko euskararen erabilerari buruzko ikerketa egiten ari dira Bilboko Udala eta Eusko Ikaskuntza

ELCORREO.COM

Hiriko gazteen arteko euskararen erabilerari buruzko ikerketa egiten ari dira Bilboko Udala eta Eusko Ikaskuntza, 'Eta gazteak Bilbon euskaraz, zergatik ez? Gazteen euskararen erabileraren azterketa Bilbon' izenburupean. Proiektua burutzeko nahitaezkoa da Bilboko gazteen parte hartzea, eta Bilboko Udalak dei egin die 15 eta 22 urte bitarteko gazteei ekimenarekin bat egin dezaten, Eusko Ikaskuntzarekin harremanetan jarriz.

Ikerketaren helburuak dira, batetik, Bilboko gazteek euskararekiko dituzten esperientziak ezagutzea eta haien euskararen erabilera sustatzeko gakoak identifikatzea, eta, bestetik, gazteon artean euskararen erabilera indartzea eta gazteoi hitza ematea.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gazteen artean euskaldun kopurua handia den arren, asko testuinguru soziolinguistiko oztopotzaileetan bizi dira, alegia, euskaldunen ehunekoa murritza den herrietan, esaterako, Bilbon. «Testuinguruotan gazteek aukera gutxi izaten dute euskara kalean erabiltzeko, eta esan daiteke eskola edota unibertsitatea izaten dela euskaraz egiteko duten leku bakarretakoa. Erabilera urri horrek gazteon hizkuntza identitatean eta euskararekiko eraikitzen duten loturan ere badu eraginik», adierazi du.

Horregatik, gazteek euskara nola bizi duten eta etorkizunean euskararekin izango dituzten hizkuntza praktikak nolakoak izango diren aurreikustea ezinbestekotzat jo du Bilboko Udalak.

Ikerketak izaera kualitatiboa du eta bi fase izango ditu: lehenengoa, gazteentzat zuzendutako foro parte hartzailea da, eta bigarrena, Bilboko eragileekin egingo den kontraste mintegi bat.

Horrela, foroaren xedea gazteen euskararekiko bizipen, esperientzia eta nahiak ezagutzea da, dinamika parte hartzaileak eta ludikoak erabiliz. Zehazkiago esanda, Bilboko 15 eta 22 urte bitarteko perfil ezberdinetako gazteek parte hartuko dute: euskara etxean ikasitakoak eta eskolan euskaldundutakoak; eskolatik kanpora eguneroko bizitzan euskara darabiltenak edo gutxi ala oso gutxi erabiltzen dutenak; erabiltzeko nahia edo jarrera aktibo bat agertzen dutenak zein jarrera pasiboagoa erakusten dutenak; euskararekiko lotura afektibo handia dutenak eta lotura epelagoa agertzen dutenak. Foroak bi saio izango ditu, urriaren 7an eta 21ean, goizez, Bilboko Euskararen Etxean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos