Borrar
Gazte Planaren erakunde laguntzaileen sarea handitu egin da, beste 24 entitate sartu baitira

Gazte Planaren erakunde laguntzaileen sarea handitu egin da, beste 24 entitate sartu baitira

sergio eguía

Viernes, 17 de noviembre 2017, 23:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Udalak Udalaren Gazte Planaren bitartez garatzen dituen gazteria politiken erakunde laguntzaileen sareak handitzen jarraitzen du. Izan ere, aurten beste 24 entitatek egin dute bat Gazte Planaren laguntzaile sarearekin: hezkuntza arlokoak ( hiriko 11 institutu), kultura arloko agenteak (Artgia, Kalakalab eta Arabako Argazkilarien Elkartea), eta hezkuntza ez formalaren arloko agenteak (Atseden Taldeak eta Arduradun Eskola). Bestelako entitate batzuk ere sartu dira laguntzaileen sarean: 12 nubes taldea, Behatokia, Boulevard merkataritza-gunea, Eures, Emaize eta Ediren.

Gaur goizean banatu dira laguntzaileen zigiluak, ekitaldi-aretoan. Gorka Urtaran alkateak, udal talde politiko guztiek lagunduta, “ahaleginak koordinatzeko eta Gasteizen gazteria politikak denon artean egitea ahalbidetzeko” konpromisoa eskertu du. “Udala lankidetzan aritzeko prest dago, eta sareak hazten jarraituko du etorkizunean, entitate gehiago sartuta. Zeharkakotasun espirituari eutsiko diogu, Gasteizko gazteen bizi-baldintzak hobetzen laguntze aldera. Ekintza horiek eta beste batzuek, udaleko sail guztien inplikazioarekin, hirian gazteria politiken alorrean dihardugun guztion erantzukizuna den lan-ildoa markatzen digute”, azpimarratu du Urtaranek.

urtean, 30 entitatek jaso zuten Gasteiz Gaztea politiken laguntzaileen zigilua, Euskadiko Gazteria Kontseilua buru zela; hiriko gazteen errealitatearen arlo guztietako ordezkariak izan ziren: hezkuntza eta prestakuntza, enpresa, kultura, elkarteak, ingurumena, kirola, aisialdi eta denbora librea, eta beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios