http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gaurtik aurrera TAOren ohiko ordutegia indarrean egongo da

Abuztuaren 4ko 14:00etatik aurrera ego da indarrik gabe

I.AGOTE

Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren ondorioz, Gasteizko Udala ibilgailu pribatuen trafikoa bideratu asmoz ari da lanean, neurri handi batean klimaren aldaketaren eragile diren egutegi efektuko gasen isurpenak murriztu asmoz. Gainera, espazio publikoa mugatua da, eta gero eta ibilgailu pribatu gehiago dago; horren aurrean, aparkalekuen erregulazioa Udalaren lehentasunetakoa da.

2009 urtearen amaieran berrantolaketa sakon bat egin zaio TAO sistemari, eta 2010eko urtarrilean bigarren faseari ekin zaio. Beste batzuen artean, helburu hauek lortu nahi ditugu berrantolaketaren bitartez:

Egoiliarrei etxebizitzatik gertu aparkalekuak eskaintzea.

Txandakatze-sistema bat ezartzea, merkataritza eta zerbitzuen jarduerekin bateragarria.

Garraio publikoaren erabilera sustatzea ibilgailu pribatuenaren aurretik.

Lehen 15 minutuetan dohainik aparkatzeko aukerak ibilgailuen mugimendua sustatzea du xede, nahiz eta beharrezkoa den txartela eskuratzea horretarako dauden makinetan.

Egoiliarrak (berdeak)

Eremuko txartela duten egoiliar eta merkatariek denbora mugarik gabe aparkatu ahalko dute bertan. Bestelako erabiltzaileek ere aparkatu ahalko dute, gehienez 90 minutuz, txartela eskuratuz gero.

Aldizkakoak (urdinak)

Bertan aparkatzen duen edonor, egoiliar zein merkatariak barne, gehienez 90 minutuz egon daiteke aparkatua eta txartela eskuratu beharko du horretarako dagoen makinan.

Egoiliarrak bakarrik

(BERDEAK, SOLO RESIDENTES-EGOILIARRAK adierazten duen seinalearekin, edo margotu gabeko lekuak Erdi Aroko hirigunean). Eremuko egoiliar edo merkatarientzako txartela dutenek baino ezin izango dute erabili. Jaiegun ofizialetan ez da aplikatuko arau hau, ezta abuztuaren 5etik 31ra bitartean ere, bi egun horiek barne.

Aparkaldi laburrekoak (laranjak)

Kolore laranjako marrek mugatzen dituzten aparkalekuak oro izango dira halako, TAO eremu bakoitzaren barruan.

Edozein erabiltzailek aparkatu ahal izango du ibilgailua horietan, aparkaldi muga jakin batzuen barruan (15 minutu), baina, hala eginez gero, TAO txartela jarri beharko du (dohainik). Horri dagokionez, ez da inongo desberdintasunik egingo erabiltzaileen artean.

Fotos

Vídeos