http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gaurko mutilak, zer nolako gizonak izango dira bihar?

Mutil eta neska bat, futbolera jolasten. /M. Rojas
Mutil eta neska bat, futbolera jolasten. / M. Rojas

Emakundek udako ikastaro baten bitartez hausnartu nahi izan du gizarteak mutilei eta neskei bidaltzen dizkien mezuei buruz, eta bereziki mutilek jasotzen dituzten mezu horiek zein eragina duten euren nortasun eta garapenean

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍABilbao

Gaurko mutilak, zer nolako gizonak izango dira? Galdera hori erantzutea bilatu du Emakundek astelehenean eta atzo ospatutako ikastaro baten bitartez. Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen baitan, Emakumearen Euskal Institutuak hausnartu nahi izan du Donostiako Miramar jauregian gizarteak mutilei eta neskei bidaltzen dizkien mezuei buruz, eta bereziki mutilek jasotzen dituzten mezu horiek zein eragina duten euren nortasun eta garapenean. Honekin batera, beste helburu bat izan da hauen garapen integralaren alde eta berdintasun posizioaren alde zer esperientzia eta programa dauden gertutik ezagutzea.

Emakundek gogoratu duenez, duela hamar urte jardunaldi bat antolatu zuen, neska gazteen inguruan. 'Egungo neskak, etorkizuneko emakumeak' zuen izenburua, eta hortik dator aurtengo ikastaroaren izenburua, kasu honetan, mutilei zuzendua. Orduko jardunaldian, generoak (itxaropenek, estereotipoek, rolek...) nesken nortasunean eta emakume izateko prozesuan zer eragin zuten aztertu zen.

Aurten, aldiz, mutilak izan dira mintzagai eta mutilak gizon bihurtzeko prozesua gertutik aztertu da: zein mezu jasotzen dituzten (hezkuntzan, familian, komunikabideetan) eta mezu horiek zelan laguntzen (edo mugatzen) duten euren garapen integrala eta boterearen eta indarkeriaren erabilera, besteak beste. Ondorio interesgarriak atera dira jardunaldi horietan eta, berriro ere, argi geratu da haurtzaroan barneratutakoa eragin zuzena duela umeen etorkizunean.

Gizarte berdinzale baten bila

Emakunderen iritziz, berdintasuna lortzea gizarte osoaren lana da, baita gizonena ere. «Gizonen ekarpenik gabe zaila izango da gizarte berdinzale bat eraikitzea», eta, hori dela eta, 2007. urtetik abian du Gizonduz programa, euskal gizonak berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurka sentsibilizatzeko eta haien inplikazioa lortzeko.

Ikastaroko hizlariak hezkidetza, antropologian eta maskulinitate eredu berrietan adituak izan dira. Besteak beste, Carmen Meneses antropologoa, Marian Moreno hezkidetzan aditua eta Octavio Salazar, Ritxar Bacete eta Miguel Lorente maskulinitate eredu berrietan adituak daude hizlarien artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos