http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gaur hitzaldi bat emango du Pedro Sarmiento piano-jotzaileak Musika Eskolan

Gaur hitzaldi bat emango du Pedro Sarmiento piano-jotzaileak Musika Eskolan

Luis Aranburu Musika Eskolaren 25. urteurrena dela eta antolatutako hiru hitzaldietatik bigarrena izango da

I.AGOTE

Pedro Sarmiento piano-jotzaile eta musika-irakasleak “La era de las preguntas” hitzaldia emango du gaur, astelehenez, 19:00etan, Luis Aranburu Musika Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Bertako auditoriumean izango da.

Pedro Sarmiento (Madril, 1961) jazzeko piano-jotzailea da, musika-irakaslea eta hainbat hezkuntza-proiekturen kudeatzailea, baita, 2006az geroztik, LOVAren —La Ópera, un Vehículo de Aprendizaje— koordinatzailea ere. Estatu osoko ikastetxe publikoetako irakasleek garatzen duten proiektu horrek garapen kognitiboa, soziala eta emozionala sustatzen du haurren artean. Hainbat diziplina barne hartzen dituen operaren bitartez ikasgeletan heztea da proiektuaren helburua, opera edo antzerki musikaleko lan labur bat hutsetik sortzen delarik.

Inprobisazio garaikidea ikasi zuen Sarmientok Ran Blakerekin, Bostongo New England Conservatoryn. Orobat izan da Teatro Real antzokiko pedagogia-aholkularia, Talavera de la Reinako Udal Musika Eskolako zuzendaria, UAHeko Máster en Práctica Escénica y Cultura Visual masterraren koordinatzailea eta hainbat eskola, kontserbatorio eta prestakuntza-ikastarotako irakaslea. Era berean, hezkuntzaren inguruan idazten du musika klasikoan eta operan espezializatutako Scherzo aldizkarian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos