http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gauekoak programak eta Musika Eskolak 'Akustika Musika Eskolan' kontzertu-zikloa aurkeztu dute

Gauekoak programak eta Musika Eskolak 'Akustika Musika Eskolan' kontzertu-zikloa aurkeztu dute

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, musikaren eta gazteriaren inguruko harremanak sortzeko

SERGIO EGUÍA

Gauekoak programak eta Luis Aranburu Udal Musika Eskolak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur; horren lehen fruituak “Akustika Musika Eskolan” kontzertu-zikloaren barruan aurkeztuko dira, eskolan bertan, azaroaren 5etik abenduaren 3ra arte.

Eskolako zuzendari Paco Galvek eta Gauekoak programaren ekipoko zuzendari Odei Catalánek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Hitzarmenaren bidez, koordinazio eta lankidetza harremanak ezarri ahalko dira gazteekin lotutako sentsibilizazio, hezkuntza, ezaguera, prestakuntza, zabalkuntza eta herritarren parte hartzearen alorretan, musika hezkuntzarekin eta musikarekin ahaleginak batuz.

Kontzertuetan emakumeak eta bertako artistak izango dira protagonista, eta gazteek, emakumeek eta euskarak musikan duten zeregina nabarmenduko da. Hona hemen egitaraua:

Azaroaren 5ean: à Lorratzak (Andoain).

Azaroaren 12an: à Osterabe (Arrigorriaga).

Azaroaren 19an: à Olatz Salvador (Donostia)

Azaroaren 26an: à Orbanak (Gorbeialdea)

Abenduaren 3an: à Occhi di Farfalla (Zarautz)

Kontzertu guztiak Musika Eskolako aretoan izango dira, 19:30ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos