http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gauekoak programak 30 jardueratik gora antolatu ditu gazteen udazkena aktibatzeko

Gauekoak programak 30 jardueratik gora antolatu ditu gazteen udazkena aktibatzeko

24 elkarte eta taldek hartu dute parte programa hau lantzen, eta honakoak hartzen ditu barne, besteak beste: jaialdi afrikanista, hainbat musika generotako kontzertuak, lantegiak, lehiaketak, txapelketak eta erakusketak

SERGIO EGUÍA

Kultura eta aisialdirako Gauekoak programak 30 jardueratik gora izango ditu aurtengo udazkenean, eta hiriko hainbat gune jardueraz beteko ditu larunbat honetatik, irailaren 9a, abenduaren 16ra bitartean.

24 elkarte eta taldek hartu dute parte Gasteizen sendotuta eta hiriko elkarteen artean oso errotuta dagoen programa honen egitaraua prestatzen. Honakoak antolatu dira, besteak beste: jaialdi afrikanista, hainbat musika generotako kontzertuak, lantegiak, lehiaketak, txapelketak eta erakusketak. “Urte hauetan guztietan, gure hiriko aisialdian gazteen ikuspuntua txertatu ahal izan dugu Gauekoak programari esker eta, aldi berean, gazteek berek programa aktiboa lantzea lortu dugu, kultur, aisialdi eta kirol arloetan” nabarmendu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Gazteria Zerbitzuak parte-hartzea (elkarteena zein banako gazteena) eta sarean lan egitea errazten duen egitura bat eraikiz joan da; genero-ikuspegia kontuan hartzen duen eta jardueretan euskararen erabilera indartzen duen egitura.

“Proiektu honetan batera edo bestera parte hartzen dugunok aisialdi eta denbora libre inklusibo, parte-hartzaile eta integratzailetik sortzeko espazioa lortu nahi dugu, gure hiria gazteen ikuspegitik eraikitzen lagunduko duena. Gonbidapena egiten diegu Gasteizko gazteei diziplinarteko proiektu partekatu honetan parte hartzera, ez bakarrik aisialdia, ikuskizunak eta era guztietako ekintzen kontsumitzaile gisa, baizik eta proiektu honen proposamen eta jarraipenean parte aktibo izatera, Elkarteen Federazioak eta Gazteria Zerbitzuak gazteen esku utzitako bitartekariak erabilita”, azaldu du Prusillak.

ALQUIMIA

Irailak 15 (ostirala). 20.00 – 21.30. Aldabe GE

Lumen bertako talde gaztearen kontzertua, zeinean modalitate artistiko desberdinak batuko diren eta bi musikari nagusiek izango duten bodypainting lana nabarmenduko den. Helburua musikari, dantzari, margolari, aktore, etab. desberdinen arteko sinergiak sortzea da, aipatutako guzti hauek Gasteizko artista gazteak izanik.

MUXU ZITALA FEST

Irailak 23 (larunbata). 19.30. Artium

Bertako musika talde gazteek esperientziadun beste musika taldeekin eszenatokia partekatzeko festibala.

MISILA ROCK

Urriak 28 (larunbata). 20.00 – 23.00

The Gratix, Ausart eta Bad Trip bertako talde gazteen kontzertua.

JAMMING GAUEKOAK

Azaroak 4 (larunbata). 20.00 – 22.00. Gaztetxe plaza

Musika inprobisazio saioa, jamming musikariekin eta Gaur egungo musika tailerreko partaideekin.

AKUSTIKA

Azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3 (igandea). 19.00 – 20.30. Luis Aramburu Udal Musika Eskola

Emakumeen taldeek eskainitako euskarazko kontzertu akustikoen zikloa.

AHOTS GORA

Azaroak 23 (osteguna). 20.00 – 23.00. Gora Taberna

Gasteizeko talde gazte baten eta talde internazional baten kontzertua.

I. BATTLE

Abenduak 2 (larunbata). 19.00 – 21.00. Landatxo polikiroldegia

V.I. Battle rap abeslarientzako bat-batekotasuneko eremuko jolasa da. Inprobisazioaren gaitasun desberdinak neurtzeko 3 froga desberdin ditu, bakoitza zailtasun gehiagok aukera duelarik.

ZE MARTXA JAIA!

Abenduak 16 (larunbata). 21.00 – 23.30.

Denboraldi amaierako jaialdia, Fox eta bere jazz banda eta Cigarette Scar Duoren kontzertuekin.

SORMENA

ZINEXPRESS

Azaroak 18 (larunbata). 8.00 – 00.00. Artium

Egun batean egindako laburmetraien txapelketa.

LURBURU

Azaroak 25 (larunbata). 21.00. Oihaneder Euskararen Etxea

Emakumeenganako biolentziaren aurkako egunagatiko performance artistikoa.

KIROLA

PARKOUR & FREESTYLE

Irailak 16 (larunbata). 17.30 – 21.30. Mariturriko parkea

Parkour erakusketa zirkuitua Los Nadie kolektiboaren zuzeneko musikarekin, jatorri desberdineko pertsonak batuz Gasteizen jarraitzaileak dituen kirol berri honen inguruan.

5€ FOR TRICK

Irailak 30 (larunbata). 17.00 – 20.00. Ibilbidea

BMXko txapelketa ibiltaria, zeinean parte-hartzaileek hiriko puntu desberdinetan trukuak egin behar izango dituzten eta leku bakoitzean trukurik hoberena egiten duena 5€ irabaziko dituen.

ROLLER DERBY

Urriak 21 (larunbata). 17.00 – 19.00. Landatxo polikiroldegia

Roller Derbyko erakustaldia arabako Uluka taldearen eskutik, kirol hau hurbiltzeko asmoz ariketa desberdinen eta partidu baten erakusketaren bidez.

QUIDDITCH EUSKAL KOPA

Urriak 22 (igandea). 9.30 – 19.30. La Vitoriana futbol-zelaiak

Euskadi mailako Quidditch txapelketa, zeinean talde desberdinak titulua jokatuko duten.

TAILERRAK

SMART STORY TELLING

Irailak 16 eta 17 (larunbata eta igandea). 9.00 – 14.00. Aldabe GE

Proiektu hau istorioak eta pertsonai propioak sortzeko eta kameraren aurrean hauei bizitza emateko aukera ematen du, erreminta gisa norberaren smartphona erabiliz.

ABLETON LIVE

Irailak 19, 21, 26 eta 28 (asteartea eta osteguna). 19.00 – 21.00. Laklabe

Musika elektronikoko autoprodukzio tailerra. Ableton plataformak eskaintzen duen aukeren erakusketa teorikoa zein praktikoa, gaur egun gogor jotzen ari den programa bere malgutasun eta erraztasunagatik.

KONTZERTU ARGAZKILARITZA

Irailak 22, 23 eta 24 eta azaroak 3, 4 eta 5 (ostirala, larunbata eta igandea). 19.00 – 22.00, 10.00 – 14.00 eta 17.00 – 20.00 eta 10.00 – 13.00. Hegoalde GE, Iparralde GE eta Artium

Kontzertu argazkilaritzaren teknika teorikoa nahiz praktikoa ezagutzeko tailerra. Apunteak, material grafikoa eta erremintak ipiniko dira ikasleen eskura, eta Gauekoakeko zuzeneko musikako ekintzetan egingo dira praktikak.

FELDENKRAIS

Irailak 29 eta urriak 6, 20 eta 27 (ostirala). 17.30 – 21.30. Lakua GE

Feldenkrais tailerra, mugimenduaren bidez ikastea ahalbidetzen duen heziketa metodoa, sentsazioak, sentimenduak eta pentsamenduak hobetuz eta nerbio-sistema erlaxatuz.. Osasun-iturria eta gaixotasun fisikoak edota psikikoak saihesteko bidea da.

ARTZIKIROLA

Urriak 3, 10, 17, 24 eta 31, azaroak 7, 14, 21 eta 28 eta abenduak 5 eta 12. 19.00 – 21.00. Landatxo polikiroldegia

Artzikirola euskal kirol berriaren erakusketa eta ikasketa.

RELATOS REUNIDOS

Urriak 6 eta 7 eta azaroak 11 eta 12 (larunbata eta igandea) eta azaroak 17 (ostirala). 17.00 – 20.00, 10.00 – 14.00, 9.00 – 14.00 eta 19.00. Arabako Argazkilaritza Elkartea eta Atelier Zigor Anguiano

Bideo formatuko story telling-etik sortzen den proiektu artistikoa. Helburua ikasle bakoitza filmaketaren eta muntaketaren bidez zinematografiari zuzendutako adierazpen pertsonalaren oinarrizko erremintak ikastea da.

GAUR EGUNGO MUSIKA TAILERRA

Urriak 6, 13, 20 eta 27 (ostirala). 19.30 – 21.00. Landatxo GE

Baxu elektrikoa, bateria, gitarra elektrikoa, teklatua eta errimen tailerra.

DEFENTSA PERTSONALA

Urriak 17, 19, 24 eta 26 (asteartea eta osteguna). 19.00 – 21.00. Lakua GE

Gure gorputza erabiliz erasoak saihesten ikasteko ikastaroa, ikasleei beraien buruarekiko konfiantza handituz eta segurtasun sentsazio gehiago emanez.

GIFF

Azaroak 3 eta 4 (ostirala eta larunbata). 18.00 – 21.00, 10.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.00. Luz Roja eta Saregune

Animazio digitalak sortzeko tailerra.

TXALAPARTA IKASTAROA

Azaroak 4, 11, 18 eta 25 (larunbata). 18.00 – 20.00. Aldabe GE

Txalaparta jotzen ikasteko kurtsoa.

PENTSAMENDU KRITIKOA

Azaroak 7, 9, 14 eta 16 (asteartea eta osteguna). 19.00 – 20.30. Iparralde GE

Pentsamendu kritikoaren oinarriak ikasteko tailerra, gero hauek egunerokotasunean aplikatu ahal izateko.

GAUEKO ARAGAZKIALRITZA ETA LIGHTPAINTING

Azaroak 10, 17 eta 24 (ostirala). 21.00 – 00.00. Armentiako tunelak

Gaueko argazki erakusketa eta lightpainting, reflex kamera erabiliz eta argazkiaren mundu liluragarrian sartuz.

DEDEDO

Azaroak 24 eta 25 (ostirala eta larunbata). 18.00 – 21.00, 10.30 – 13.30 y 18.00 – 20.00. Luz Roja eta Saregune

Animaziozko liburu bat egiteko tailerra.

ZINEMA

ZINEMAKTIVISM

Azaroak 30 eta abenduak 14 (osteguna). 19.00 – 21.00. Landatxo GE

Sexualitate dibergentei buruzko zinema zikloa, zeinean gai desberdinak jorratzen dituzten dokumentalak proiektatuko diren: dibertsitate funtzionala, LGTBI, GIB,…

SPEZIAL

MALDANBERA FEST

Irailak 9 (larunbata). 11.00 – 20.00. Eulogio Serdán pasagunea

Edizio honetan kaleko musika, musika beltza, muralak eta Manuel Iradier Afrikanista Elkartearekin elkarlana batuko dituen festibala. Boniface Ofogo ipuin-kontalaria, auzoko familia atzerritarrek sukaldatutako bazkari herrikoia, musika eta Fill in Culturek egindako eta gazteek parte hartutako mural erraldoia egongo dira.

ROLA ZUZENEAN

Irailak 22, 23 eta 24 (ostirala, larunbata eta igandea). 17.00 – 22.00, 10.00 – 22.00 eta 10.00 – 15.00. Auzolana parkea

Ekintza benetako istorio bat sortzean datza, Erdi Aroko Azokaren giroaren eta Gasteizeko alde zaharraren barruan.

EMAKUMENAK ETA PUNTO

Urriak 20 (ostirala). 20.00. Artgia

Eider Bernaola argazkilari gasteiztarraren lanaren erakusketa, non bere argazkilaritza ikuspegi feminista batetatik ikusi ahal izango dugun.

IBILBIDE EZ MURALISKTIKOA

Urriak 20 eta 27 (ostirala). 19.30 – 21.30. Ibilbidea

Ekintza honen 2. Edizioa, zeinetan graffitia abiapuntu izanda Gasteizeko kaleetan zehar ibilbide bat egingo den duela 20 urteko lehenengo graffitietatik gaur egunekoetara.

GASTEIZ Z INFEKZIOA

Urriak 31 (asteartea). 21.00 – 2.00. Abetxuko

Zonbien inguruko gaueko gymkhana bat egitean datzan proiektua. Partaide batzuk “ez kutsatuak” izango dira eta bizirik irauteko helburua izango dute, eta besteek “kutsatuak” edo zonbiak izango dira eta “ez kutsatuak” harrapatzeko eta infektatzeko helburua izango dute.

INFORMATIKAKO 40 URTE EUSKAL HERRIAN

Azaroak 2 (osteguna). 19.30. Vital Fundazioa Aretoa

Informatika Euskal Herrian azkeneko 40 urteetan izan duen bilakaeraren erakusketa.

OJO DE TIGRE

Abenduak 2 (larunbata). 10.00 – 20.00. Santa Maria Katedrala aterpea

Gauekoak Elkarteen Federazioa osatzen duten elkarteen arteko Dinamika desberdineko konbibentzia.

ASPACEREN 3 URTAROAK

Abenduak 15 (ostirala). 19.30. Ibaiondo GE

Aspaceko marraketa tailerreko ikasleek kurtso hionetan egindako lanen erakusketa.

ZURE BEGIRADA ESPLORATU

Abenduak 15 (ostirala). 19.30. Arte eta Lanbide Eskola

Gauekoakeko Udaberria – Uda denboraldian izandako Zure begirada esploratu tailerrean egindako lanaren erakusketa.

ELKARLANAK

GASTEIZTARRAK ARRAUN THE WORLD

Urriak 6 (ostirala), 17, 19, 24 eta 26 (asteartea eta osteguna). 19.00

Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean egindako argazki lehiaketa, zeinaren irabazleen argazkiekin erakusketa bat eta banakako aukezpenak egingo diren.

GAZTE KLIK KLAK

Vitoria-Gasteizeko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte Klik Klak lehiaketaren elkarlana.

BABESA

Egitarau hau bai ekonomikoki bai antolaketan Gasteizko Udaletxeak bultzatzen du. Kutxabank-eko Obra Social Fundazioa ere kolaboratzailea da.

Fotos

Vídeos