http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gatz Haraneko hogei gatz barruti baliatuko dira gatzaren biodibertsitatearen eta balio naturalen zabalkunderako

Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak Gesaltza Añanako natura gune honetan gune botaniko berri bat eraikitzeko lanak hasi ditu

I.AGOTE

Gatz Haranak, 2018tik aurrera, gune botaniko berri bat izango du, eta, berari esker, bisitariek hobeto ezagutuko dituzte natura gune babestu horren biodibertsitatea eta balioak. Hil honetan bertan hasi dira obrak, eta 16 gatz barruti prestatuko dira gatzaga inguruneetako landaredi berezia hartzeko (espezie halofiloak deritzenak, hain zuzen). Era berean, proiektuan interpretazio ibilbide bat ere jasotzen da, atsedenguneak izango dituena, eta orobat lan ibilgailuentzako sarbide bat, aukera emango diena bisitariei hobeto ezagutzeko paisaia berezi hau.

Gune botaniko berriak aukera emango du gatzaga inguruneetako biodibertsitate bereziari balioa eman eta birsortzeko, eta, hala, Gatz Haraneko beste erakargarri bat bihurtuko da, Añanako Diapiroko Biotopo Babestua ere baden natura eremu bat, adierazi du Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatu Josean Galerak.

Proiektu honetan, 100.000 euro inbertitu dira, eta Santa Garazi lurzatian kokatuko da, Muera erreka gaziaren ondoan, eta 1.800 metro koadroko eremua hartuko du. Hain zuzen, iturburuan muga bat dago eremu gaziaren eta ez-gaziaren artean, eta, han, bere oneratzeko eta berreskuratzeko lanarekin, aukera izango da ibai ertzeko landaredia edukitzeko berriz ere, bertakoa. Eta, horrez gain, espezie bereziki halofilo edo gaziak, hala nola Frankenia pulverulenta, Juncus acutus, Hordeum maritimum edo Puccinellia fasciculata, besteak beste.

Era berean, gune botanikoak eta landaredia berrezartzeko lanek lagundu egingo dute azterketa eta ikerlan botanikoetan, espezieen berezitasunagatik.

Fotos

Vídeos