Borrar
Gasteizko Udalak bat egin du Uraren Mundu Egunarekin, AMVISAren bitartez

Gasteizko Udalak bat egin du Uraren Mundu Egunarekin, AMVISAren bitartez

Sergio eguía

Jueves, 22 de marzo 2018, 22:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Udalak zein AMVISA udal sozietateak bat egin dute Uraren Mundu Egunarekin. Mezu ugarik gogorarazten digute munduan oraindik alde handiak daudela edateko ura eta saneamendua edukitzeari dagokionez -erronka horiek bete gabe daudenez Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan daude sartuta-, eta horien artean datu hau nabarmentzen da: 2.100 milioi pertsonak ez dute segurtasunez kudeatutako urik. Izan ere, bakarrik uraren zikloaren kudeaketa ziur, efikaz eta eraginkor batek ahalbidetzen die herri eta hiriei garatzea, osasun publikoko adierazleak hobetzea eta, gainera, iraunkortasunez egitea.

Egoera hori konpontzen laguntzearren, AMVISAk bere aurrekontuaren % 1 (250.000 euro gutxi gorabehera) bideratzen du beste kontinente batzuetan hornidura eta saneamenduaren lotutako proiektuak finantzatzera. Hain zuzen ere, proiektu hauei eman zitzaien laguntza 2017an: edateko ura eramatea San Benito, Los Encuentros eta El Cortijora (El Salvador); akueduktu komunitarioa eraikitzea Las Veredasen (Kolonbia), 2. fasea, eta Thieppe (Senegal) herrira ura eramatea, 2. fasea. Orobat, Etiopian lehortea arintzen lagundu zen, Larrialdietarako Arabako Funtsaren bitartez.

«AMVISAk ahaleginak egiten jarraitzen du kalitate-berme handieneko zerbitzua eskaintzeko, edateko urari ez ezik, baita banaketa, saneamendu eta arazte prozesuei zein herritarren arretari eta hiriarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoari dagokienez ere», azaldu du AMVISAko lehendakari Jaione Aguirrek.

2017n, berriro ere, minimo historikoa erregistratu zen Arakako araztegitik hiriko banaketa-sarera sartutako uraren bolumenean: 17.974.000 metro kubiko, hau da, aurreko urtean baino % 0,65 gutxiago. Bi arrazoirengatik lortu da hori: batetik, kontsumoak ez direlako aldatu, biztanleria handitu arren, eta Gasteizko sareak inoiz baino ur gutxiago galtzen duelako. Izan ere, sarean sartutako uraren % 91,30 eraginkortasunez baliatzen da, erabilera ezberdinetan, eta kontagailuek -arrazoi teknikoak direla kausa- gutxiago neurtzen dutela kontuan hartuz gero, esan daiteke sarera hornitutako uraren % 95etik gora iristen dela azken helmugara. AEAS-Ur Hornikuntzaren eta Saneamenduaren Espainiako Elkartearen «XIV Estudio Nacional de Suministro de Agua Potable y Saneamiento en España 2016» azterlanaren datuen arabera, estatuko hirietan kontrolatu gabeko uraren bolumena % 20 eta 25 artekoa zen, beraz, Gasteiz benetako galera gutxien (% 5etik behera) duten hirien artean zegoen.

Bestetik, dotazio orokorra eguneko eta biztanleko 200 litrotik beherakoa izan da lehen aldiz, zehazki, 197,8 litro. Kontsumo horren zatirik handienak (% 58) etxeetakoak izaten jarraitzen du, eta batez besteko kontsumoa eguneko eta biztanleko 107 litro izan da (hirigunea bakarrik kontuan hartuz gero, 106,3 litro, hau da, aurreko urtean bezalatsu). Gainera, hiriko 28 auzoetako 15etan —nekazaritza eremuak kenduta— kontsumoak batez bestekoaren azpikoak izan dira, eta seitan (Arana, Arantzabela, Pilar, Zaramaga, Salburua eta Zabalgana) ez dira biztanleko eta eguneko 100 litrora iritsi. AEASen azterlanaren datuen arabera, estatuko kontsumoa pertsonako eta eguneko 139 litro zen (Europako txikienetako bat); hori ikusita, esan daiteke Gasteizko biztanleek ura eraginkortasun handiz erabiltzen jarraitzen dutela, eta eraginkortasunaren kultura hori gainerako sektoreetara zabaltzen ari dela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios