http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizko Udalak bisita gidatuak antolatu ditu

Erdi Aroko hirigunea eta 'Los ritos del agua' liburuan agertzen diren tokiak ikusteko aukera izango da

PAUL PICADO

Gasteizko Udalaren Turismo Sailak Erdi Aroko hirigunea eta Eva García Sáenz de Urturi idazle gasteiztarraren 'Los ritos del agua' eleberrian agertzen diren tokiak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu asteburu honetarako. Bisitak gaztelaniaz eta euskaraz egin ahalko dira.

Larunbatean, apirilak 14, Gasteizko Erdi Aroko hirigunea eta 'Los ritos del agua' eleberrian agertzen diren lekuak ezagutzeko bisita gidatua izan zen. Gaztelaniaz eta euskaraz egiteko aukera izango da eta ordutegi desberdinak egon ziren.

Gasteizko Erdi Aroko hiriguneari dagokionez, euskarazkoa, goizean, 11.30ean hasi zen, eta arratsaldean, 17.30ean. Gaztelaniazkoa, berriz, goizean, 11.00etan hasi zen eta arratsaldean, 17.00etan. Bisitak gutxi gorabehera 105 minutuko iraupena izan zuten.

'Los ritos del agua' eleberriko tokiak ikusteko bisitari ofizialari dagokionez, gaztelaniazkoa 18.30ean hasi zen eta euskarazkoa 18.00etan. Kasu honetan bisita gidatuaren iraupena 90 minutu ingurukoa izan zen.

Igandean, apirilak 15, Erdi Aroko hirigunea ezagutzeko aukera izango dute 5 urtetik gorako neska-mutilek. Egun horretan, gaztelaniazko bisita 12.30ean hasiko da, eta euskarazkoa 12.00etan. Bisitaren iraupena 90 minutukoa izango da eta 5 urtetik beherakoentzat sarrera doan izango da.

Leku mugatuak dira, baina gutxieneko kopurura ez badira heltzen, bisitak bertan behera geratu ahalko dira, 48 ordu baino lehenago. Bisitei buruzko informazio gehiago hemen eskura daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos