http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizko Udalak 175.000 euroko diru-laguntza emango du 36 kultura-proiektutarako

Laguntza horri esker, jadanik finkatuta dauden ekitaldietarako ekarpen ekonomikoa handituko da

PAUL PICADO

Tokiko Gobernu Batzordeak jadanik finkatuta dauden ekitaldi eta jaialdietarako 174.979 euroko diru-laguntza ematea erabaki du, Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposatuta. Horrela, 36 proiektuk jasoko dute laguntza, eta azken urteetan izandako goranzko joera berretsi da. Izan ere, 2016. urtean 100.000 euro bideratu ziren, 2017an 150.000 eta gaur egun 175.000.

Horrez gain, 2017. urtean bi kontzeptutan banatu zen diru-laguntza, kultura-eragileek eskatzen zuten moduan, eta aurten, beste bi nobedade sartu dituzte: batetik, gehieneko kopurua 12.000 euro dira (lehen 10.000 euro ziren), eta bestetik, kopuru finkoen tarteak ezarri dira (80 puntutik gorakoak: 10.000-12.000 euro; 60 eta 80 puntu artekoak: 5.000-10.000 euro eta 50 eta 60 puntu artekoak: 1.000-5.000 euro). Horrela, egonkorrenak diren eta finkatuen dauden ekitaldiek gutxieneko kopuru egonkorra izango dute.

Bestalde, nobedadeak ere egin dira balorazio-irizpideetan, izan ere, proiektuari berari garrantzi handiagoa ematen zaio antolatzen duen erakundeari baino. Horri esker, agertu berriak diren kultura-eragileek parte hartzeko aukera ere izango dute.

Horrenbestez, 36 proiektuetatik, 25, lehen kontzeptukoak dira, hots, kultura sustatzen duten programak, edozein esparrutan (arte eszenikoak, musika, ikus-entzunezkoak, letrak, folklorea, arte plastikoak eta abar), eta 11, bigarren kontzeptukoak: dinamizazio soziokulturaleko programak, kultura artekotasuna sustatzekoak, kultura-bizitza sustatzekoak eta abar. Lehenengoetarako 147.000 euroko laguntza emango da, eta bigarrenetarako 27.000 eurokoa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos