http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizko Partaidetza Sailak auzo-elkarteentzako oinarriak onetsi ditu 2018rako

SERGIO EGUÍA

Isabel Martínez zinegotziaren ardurapean dagoen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak proposaturik, 2018an Gasteizko auzo elkarteei eta auzo elkarteen federazioei diru-laguntzak eta bestelako udal baliabideak emateko deialdi publikoa onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 180.000 euroan.

Martínezen hitzetan, “bistakoa da elkarte horiek udalerriko auzoetan egiten duten lana, eta horrexegatik bideratzen dugu urtero diru-laguntzetarako programa, eta haien esku uzten udalaren titularitateko lokalak, auzoaren eguneroko bizitzan eragiten eta bizi garen komunitatea hobetzen laguntzen duten jarduerak garatzerik izan dezaten”.

Ildo horretatik, oinarrietan bi alderdi arautzen dira: batetik, jarduera-programa egiteko eta zerbitzuak emateko laguntza ekonomikoak; bestetik, udalaren titularitateko lokalak erabiltzeko baimena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos