http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizko musika bandak 'Gaurko zinemako musikaz' osatutako errepertorioa joko du

Gasteizko musika bandak 'Gaurko zinemako musikaz' osatutako errepertorioa joko du

Félix Linaresek aurkeztuko du zikloa

SERGIO EGUÍA

Udal Musika Bandak 'Gaurko zinemako musikaz' osatutako errepertorioa joko du, Crescendo abesbatzak eta Araba abesbatza lagundurik; Félix Linaresek aurkeztuko ditu film hauen soinu bandak, zineman duen esperientzia eskainiz: '800 balas', 'Pos eso', 'Ocho Apellidos Vascos', 'Himno BSO Spirit', 'Hércules', 'Alatriste', eta 'El guardián invisible' filmeko musikaren erabateko estreinaldia.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, bandaren zuzendariondoko Iker Olazabalek, Crescendo abesbatzako zuzendari Inma Arroyok eta Araba abesbatzako zuzendari Aitor Sáez de Cortazarrek aurkeztu dute prentsaurrekoan.

Bandak azken 15 urteetan egindako filmak hartu ditu kontuan. Zineman egindako lanagatik zenbait sari lortu duten hiru konpositore gazteren musika lagun, publikoak melodia eta erritmo ezagunez gozatuko du, beste batzuekin harritu egingo da, zineman ikusitako irudiak eta istorioak gogoratuko ditu, edo berriak ezagutuko. Barre egin, irudikatu, hunkitu, sentitu, poztu eta tristetzeko kontzertua izango da, eta, azken batean, agertokira igoko diren 125 kantariez eta 43 musikariz gozatzeko.

Udal Bandaren lehen abonamendu-denboraldiak harrera ona izan du, 394 abonamendu saldu baitira. Hurrengo kontzertua abenduaren 13an izango da: 'Symphonic Metamorphosis', Saint-Saëns-en musika inspirazio iturri duen kontzertu sinfonikoa, J.R. Pascual-Vilaplanak zuzendutakoa.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos