Borrar

Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko artisautza lantegiak zabaltzen dizkio jendeari ibilbide turistiko berri batek

Cristina Gonzalezek: “Turismoa erakartzeko bitarteko bihurtu nahi dugu artisautza

i.agote

Viernes, 3 de noviembre 2017, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Turismo ibilbide berri batek irekiko dizkie Gasteizko alde zaharreko artisautza eta ohiko lanbideen lantegietako ateak eta erakutsiko aspaldiko garaietatik aldatu gabe eutsitako lan egiteko era, tresna eta ezkutukoak parte hartzen duten pertsonei. “Gremioak eta kantoiak” proposamena larunbat honetan, azaroak 4, abiatuko da, Arbendol edo alde zaharreko azoka egunean, eta, hasteko, beiragileen lanbidea erakutsiko da.

Erdi Aroko Hiriguneko Elkarteen Federazioak garatu du proiektu hori Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaren laguntzarekin, eta helburu du nola gasteiztarrei hala bisitariei bestelako esperientzia bat eskaintzea ohiko lanbideen maisuen eskutik. “Xedea: artisautza turismo erakarmen bihurtzea eta bisitariei bestelako esperientziak eskaintzea”, azpimarratu du Cristina Gonzalez diputatuak.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzalezek eta Erdi Aroko Hiriguneko Elkarteen Federazioaren lehendakari Javier Mendozak gaur aurkeztu dute ekimen hori prentsaurrekoan.Izan ere, Mendoza izango da bere lantegiko ateak, hain zuzen ere bere erloju eta bitxi dendakoak, jendeari irekiko dizkion maisuetako bat, “Gremioak eta kantoiak” programaren harira abendurako antolatutako ibilbidean.

Cristina Gonzalezek nabarmendu du artisautza eta ohiko lanbideak gako direla gure kulturaren nortasunaren zati garrantzitsu bat belaunaldi berriei jakinarazteko eta, horrez gain, jatortasunaren xarma duten jarduerak direla eta horrek jendea erakarri egitenduela.

Horiek horrela, gasteiztarrek eta kanpotarrek aukera ezin hobea izango dute begirada arrotzei itxita egon ohi diren tokietan sartzeko eta beira, urrea, oihalak... eskuz lantzen ikusi eta ikasteko.

Umeentzako ibilbidea

Javier Mendozak, “Gremioak eta kantoiak” programaren harira, bost ibilbide iragarri ditu urte amaierara arte. Hala ere, 2018ko otsailetik aurrera, Arbendol eta alde zaharreko azokaren itzulerarekin batera, ibilbide horiekin jarraitzeko asmoa du.

Ibilbide horiek, zehaztu du, “beiragile, jostun, erlojugile zein kontserbagileen lanbideak ezagutaraziko dizkigute, bai eta lanbide horiekin lotuta dauden Erdi Aroko hiriguneko zenbait toki ere”.

“Txangoak 11:00etan hasiko dira, ordu biko iraupena izango dute gutxi gorabehera eta pertsonako bost euro ordaindu beharko da”, gehitu du.Zehaztu du, halaber, beste proposamen berritzaile bat ere eskueran izango dutela gasteiztarrek eta kanpotarrek larunbat honetatik aurrera: umeentzako ibilbidea; hain zuzen ere, 6eta 12 urte bitarteko umeek, joko eta ipuinen bidez, Erdi Aroko guneak ezagut ditzaten.

Begiraleak lagun egingo dute haurrek ibilbidea, gurasoek, bien bitartean, Artisautza Ibilbidea egin edo patxadaz goza dezaten hirigune historikoa. Umeentzako ibilbide horren prezioa 2,5 euro izango da.Proiektu horrek ere foru aldundiaren laguntza du eta erabat uztartzen da agintaldi honetarako Araba familia destino ezin hobe bihurtzeko helburuarekin.

“Umedun familiek toki bati eskatzen dizkioten ezaugarri guztiak betetzen ditu Arabak: natura ondo zaindu eta irisgarria, ondare aberatsa, barneko hondartzak, txikien zoragarri diren kultura jarduera eta ekimen ugari eta lasaitasuna”. “Aurrerantzean beste bat ere izango dugu: umeentzako ibilbidea”, esanez amaitu du Cristina Gonzalezek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios