http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizko Azoka Txikiak 10.000 eurotik gora bildu ditu

IERA AGOTE

Abenduaren 16an (larunbata) egin zen Azoka Txikia, Iradier Arenan, eta jostailuak salduz 10.513,67 euro bildu dira. Bilduriko dirua Save the Children elkarteak Atenasen bidaiderik gabeko adingabekoentzat duen arreta zentroari emango zaio. Bertan zaintza eta babesa ematen zaie bai heldu baten laguntzarik gabe bidaia egiten duten adingabeei, bai zaindariengandik banandu direnei, bai jatorrizko herrian gurasoak galdu dituztenei.

Azoka Txikia proiektuan Gizarte Etxeen Sareko ludoklubetako 293 umek eta hamaika ikastetxetako 916 ikaslek hartu dute parte, “Migratzen duten umeen ahotsa” II. sentsibilizazio kanpainaren bitartez, zeinaren helburua baitzen enpatiarako gaitasuna eta jarrera solidarioak sustatzea. Ondoren, azaroan, hiri osoak izan zuen aukera egoera onean zeuden jostailuen bilketan parte hartzeko, baita azokan bertan ere, jendez gainezka egon baitzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos