Borrar

Gasteizen hirukoiztu egin dira eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak emateko dosierrak

sergio eguía

Viernes, 19 de enero 2018, 23:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gorka Urtaran alkateak oso positibotzat jo ditu etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzen laguntzeko politiken emaitzak, agintaldi honetan hirukoiztu egin baita kudeatu eta ebatzitako dosierren kopurua. 2015eko ekainetik 2017ko abendura bitartean, 21 Zabalgunea sozietateak 6.900.000 euro jarri ditu birgaitzeko laguntzak emateko; orotara 1.783 dosier aurkeztu dira, eta 10.000 pertsona fisikok baino gehiagok eskatu dituzte laguntzak.

10.000 eskaera baino gehiago hauetatik, 7.789 izapidetu dira. Hauetatik %89ak onartu egin dira eta %11ek kontrako txostena izan dute ez datozelako deialdiaren eskakizunekin bat.

“Nabarmentzekoa da laguntzek bidea egin dutela hirian, eta erritmoa progresiboa dela, 2015eko 342 dosierretatik 2017ko 986ra igaro baikara. Hazkundea hiri osoan nabaritu da: Erdi Aroko hirigunean —48 dosierretik 102ra igaro da—, lehentasunezko alderdietan —90etik 315era— eta hiriko gainerako lekuetan —204 dosierretatik 569ra—. Ez dago gure inguruan etxebizitzen birgaitzeari hainbeste diru inbertitzen duen beste udalerririk”, azaldu du alkateak prentsaurrekoan.

Besteak beste, eraikinen ikuskaritza teknikoa egiteko eskatzen dira laguntzak. 2017ko abendurako, EIT egiteko 782 laguntza-eskabide aurkeztu ziren guztira, eta horiei 2016an egindako 136 eskabideak gehituz gero, orotara 918ra iristen dira, hau da, 50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-eraikinen % 35, gutxi gorabehera; ehuneko horrek beste hirietakoak gainditzen ditu.

Birgaitzeko laguntzen eragin ekonomikoa

21 Zabalguneak 2012tik orain arte egin dituen azterketek erakusten dutenez, birgaitzeko laguntzetarako ematen den euro bakoitzeko 6,63 euro sorrarazten du birgaitzeko aurrekontuetan (obra bera, udal lizentziaren gastuak eta profesionalen ordainsariak barne). Bestela esanda: laguntzetako euro batek 6,63 euro sorrarazten du obraren aurrekontuan. Hori dela eta, txostenak barne hartzen duen garaian udal laguntzek 45,75 milioi euroren obrak eragin dituzte.

Begiratokiak eta balkoietarako laguntzak

Beste berrikuntza batzuen artean, iaz laguntzak sortu ziren begiratokiak eta balkoiak birgaitzeko, hiriaren ezaugarria baitira. Oraingoz, 5 dosier tramitatu dira, 23 etxebizitzari dagozkionak. 2017ko abenduaren 31n tramitatzeke zeuden dosierren kopurua kontuan izanik, guztira 20 dosier eta 100 etxebizitza inguru izango direla espero da.

“Birgaitzeko laguntzak ez dira funtsezko elementua bizitegi-eraikin bat birgaitzeari ekiteko, baina prozesuaren dinamizatzaile bihurtu dira, eta kasu batzuetan, erabakigarria, bereziki errenta txiki edo ertainak dituzten pertsonentzat”, azaldu du alkateak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios