Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
sergio eguía
Lunes, 5 de marzo 2018, 23:13
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta EHUren Arabako Campuseko erretoreorde Iván Igartuak Unibertsitateko Ikerketa Gunea inauguratu dute, gaur. Gune hau Kirol Medikuntzaren Zentroak utzitako lekuan dago.
«Jarduera fisikoak osasunean dituen eraginei buruzko ikerketak egiteko baliatuko du Unibertsitate publikoak gune hau» esanez laburbildu du Canto andereak, Kirol Zerbitzuak -Gasteizko Udalak eta Unibertsitateak gaur izenpetutako lagapen hitzarmena tarteko- egindako apustua.
«EHUk lortutako emaitzek bi gauzatarako balioko dute; ezagutza zabaltzeko, unibertsitateek egindako azterlan orok bezala, eta horretaz gain, Udalak -gure eskumenen neurrian- azterlan horiek berrerabili ahal izateko», adierazi du Cantok.
«Birmoldaketa horretaz harro nago, bi erakundeek kirolaren eta osasunaren aldeko ahaleginak bateratu dituzte eta» nabarmendu du Cantok. «Orobat nabarmendu behar da aurreko zerbitzu maite baina zaharkitua aldatzeko erabakiak oposizioaren aldeko iritzia izan zuela; oposizioak lau lanpostuak mantentzeko eskatu zuten, eta halaxe egin da».
Zerbitzu sozio-sanitarioa
Garai bateko Kirol Medikuntzaren Zentroko espazioak erabiltzeko EHUrekin izenpetutako hitzarmen horretaz gain, Cantok orobat iragarri du Kirol Zerbitzuak kirol jardueretara eta ongizatera zuzendutako programa sozio-sanitarioa sortuko duela, «herritar ororentzako programa izango da, eta UKZaren filosofia mantenduko du, udalaren eskumenei dagozkienetan». Zerbitzuan aurretiaz aritzen zen langileetako bat arduratuko da horretaz. «Zerbitzu berria, irekia, hiriko kirolariei eta kirola egiten hasi nahi dutenei zuzendua, gehien bat».
Zerbitzu honen bidez herritarrei zuzendutako jardueren esparrua bultzatuko da, kirol ohiturak hobetu ditzaten, aukera gehiago eskainiko da, jarduera fisikoa egitera hobeto zuzenduta, eta taldeen sasoiaren arabera hau da, aholkularitza pertsonala eskainiko da, ibilbide pertsonalizatuen bitartez erabiltzaileek egin ditzaketen jarduera fisikoak ezagutu ditzaten, hainbat parametro kontuan hartuta, azaldu du Cantok.
Bi zerbitzu izatera pasa da
«Zerbitzu maitatua izanik ere, zaharkitua geratu zen, udal-eskumenekoa izan gabe berritzeko sekulako inbertsioa egin behar zen eta, eta orain bi zerbitzu izatera pasa da. Gasteizko herritarrei Udalaren Kirol Medikuntzaren Zerbitzuan eskaintzen zitzaien zerbitzu bera emango zaie, eta ziur gaude aurrekoarekin baino erabiltzaile gehiago hartuko dituela zuzenean», adierazi du udaleko arduradunak.
«Eraiki behar dugun Gasteiz hiriak kirolean erreferente izan behar du, oinarrizko kirolaren eta osasunaren arloan erreferente, eta, ildo horretatik, hauxe da Gasteiz kirolaren hiriburu bihurtzeko jartzen dugun lehen harria» bukatu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.