http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek ONCErekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du, sentsibilizazio jarduerak garatzeko

SERGIO EGUÍA

Udalaren Gizarte Politiken Sailak 8.430 euro emango dizkio ONCE-Itsuen Erakunde Nazionalari, Gasteizen informazio eta sentsibilizazio jarduerak garatzeko. Izan ere, erakunde horrekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Hitzarmenaren xedea da “herritarrak itsuek zein ikusmen urritasun larria duten pertsonek dituzten arazoez sentsibilizatzeko jarduerak egitea, haien gizarte inklusioa eta aukera berdintasuna handiagoa izan dadin, eta beren eskubideak lor ditzaten”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Orobat, hitzarmenaren barruan aurreikusitako jardueren bidez ONCEren egitekoa, lan-jarduera etab. ezagutarazi nahi dira, itsuen kolektiboarekiko lotura eta inplikazioa sustatzearren.

Besteak beste, jarduera hauek antolatutako dira:

Belaunaldien arteko topaketa.

Saltzaileen arteko lurralde topaketa.

Afiliatuen talde zehatzekin lan jardunaldiak eta jarduerak lurralde mailan.

Kriskitin Lasterketa, “gizarte inklusibo baten alde”.

Gizarte Lana eta Jeiki fundazioa

Bilera berean, Tokiko Gobernu Batzarrak Arabako Gizarte Laneko Diplomatuen Elkargo Ofizialarekiko hitzarmena onetsi du, 10.000 eurokoa, informazio, prestakuntza eta sentsibilizazio programa bat garatzeko, besteak beste, Gizarte Lanari buruzko X. Jardunaldia.

Era berean, udal-gobernuak ontzat eman du Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Gaien Sailaren eta JEIKI fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena aldatu eta luzatzea, drogazale-ohiak diren pertsonak gizarteratzera bideratutako jarduerak burutzeko

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos