http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek estatuko udal gardenen arteko lidergoari eutsi dio

Udalaren Gardentasun Indizeak (ITA) gehienezko puntuazioa eman dio Udalari, 6 arlotan banatuta dauden 80 adierazleen % 100 betetzen direla egiaztatu baitu

SERGIO EGUÍA

2017an, Udalaren Gardentasun Indizeak (ITA) gehienezko puntuazioa eman dio Gasteizko Udalari, aztertzen diren 80 adierazleen % 100 betetzen direla egiaztatu baitu. Horrenbestez, Gasteizek buru izaten jarraitzen du indizeak ebaluatzen duen 110 udalen zerrendan; aurten, gainera, betekizunak zorrotzagoak ezarri dira udalen betetze-maila aztertzerakoan. Esate baterako, informazioa eskuratzeko eskubidea baliatzeari buruzko adierazleak sartu dira, eta betekizun berriak kontratazio, hitzarmen eta diru-laguntzen arloan.

Gorka Urtaran alkateak eskerrak eman dizkie udal langileei bereziki, haiei esker “bete-betean geureganatu baitugu herritarrek erakundeak gardenagoak izateko egin duten eskaera. Eta halaxe egin dugu herritarrak gure politika publikoen erdigunean daudelako”.

Udalaren Gardentasun Indizea udalek herritarren eta gizartearen aurrean duten gardentasunaren maila neurtzeko tresna da. Indizea aplikatuz, udal bakoitzak puntuazio jakin bat eskuratzen du, eta, horrela, ebaluatutako udalen gardentasun mailaren araberako sailkapena egiten da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos