http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Gasteizek errekurtsoa aurkeztuko dio Konstituzionalari, martxoaren 3ko gertakariak direla eta

SERGIO EGUÍA

Udal gobernuak 1976ko martxoaren 3ko gertakariak direla eta Auzitegi Konstituzionalari babes eskeko errekurtsoa aurkeztea erabaki du, Probintzia Auzitegiak berriki ezetsi egin baitu Udalak aurkeztutako errekurtsoa, Aldundiak eta Arabako Batzar Nagusiek aurkeztutakoarekin gertatu zen bezala.

Udala bi erakunde horiekin batera joango da oraingoan. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azaldu duenez, bide hori ere itxiko balitz, Arabako erakundeek Europako instantzia judizialetara joko lukete. “Egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditugu biktima ororentzat, oraingoan, martxoaren 3koentzat. Haien memoria eta duintasuna berreskuratu behar dira”, esan du udal agintariak.

Fotos

Vídeos