Borrar
Gasteizek bere lehen Bizikidetza eta Aniztasun Plana aktibatu du

Gasteizek bere lehen Bizikidetza eta Aniztasun Plana aktibatu du

sergio eguía

Jueves, 25 de enero 2018, 23:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gorka Urtaran alkateak Gasteizko lehen Bizikidetza eta Aniztasun Plana aurkeztu du, zeina hiriko elkarteen, profesionalen, alderdi politikoen eta banakoen arteko lanaren emaitza baita. “Globalizatutako mundu batean bizi gara, etengabeko eraldaketan dagoena. Egunero errealitate berriak sortzen dira, eta horiei esker iada existitzen direnek eboluzionatu egiten dute. Gizarte pluraletan bizi gara, errealitate eta bizimodu desberdinak dituzten pertsonek osatutako gizarteak. Baina elkarri lotuta daudenak. Eta Gasteiz ere errealitate horren islada da. Egunero dabil gure hiria errealitate aldakor horretara moldatzen”, esan du alkateak.

Gorka Urtaranek azaldu duenez, Bizikidetza eta Aniztasun Plan hau “ideologia, kultura, jatorri, pentsaera desberdinak ditugun gasteiztarron arteko eta bakean oinarritutako bizikidetza bermatzeko tresnak eskaintzeko jaio da. Horrela, eta beti Giza Eskubideak errespetatuz, bertan bizi garen pertsona guztiek denon artean hiria eraikitzeko parte hartzea izateko. Ziur gaude kulturen arteko bizikidetza positiboa dela, horregatik, agintaldiaren hasieratik egin dugu apustu hiriak bizikidetza espazioak berreskuratu ditzan. Defendatzen dugun hirian gizarte ekitatea ez da diferentziak desagerraraztea, baizik eta horiek baloratzea eta tratu berdintzailea ematea, betiere gizarte desberdintasunak mantentzen dituzten baldintzak gainditze aldera”.

Gaur arratsaldeko ekitaldian, Gorka Urtaranek ere azpimarratu du “politikaren ikuspuntutik, aniztasuna gure gain hartzea ezinbestekoa da gure gizartearen zati gero eta handiago bat ez baztertzeko. Errealitate anitz hori kontutan ez badugu hartzen, horrek ondorioak izango ditu bai gizartean bertan eta baita demokrazian ere. Gizarteko zati bat bertako politikatik kanpo geratuko baita”.

Plana 3 erronka estrategiko, 13 helburu eta 42 jardueratan antolatzen da, Bizikidetza Zerbitzuaren hiru lan-ildoak (kulturartekotasuna, dibertsitate funtzionala, eta bakea eta giza eskubideak) barne hartuz. Horretaz gain, plan hau udalaren gainerako planekin koordinatuko da, zeinetan Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuan ordezkatuta dauden taldeentzako berariazko neurriak barnebiltzen baitira, bizikidetza zeharkako ardatza izanik udalaren plan eta sail orotan. Bestetik, Bizikidetza eta Aniztasun Planak zenbait adierazle ezartzen ditu adostutako ekintza eta estrategien eraginkortasuna neurtzeko, lortutako emaitzak bistaratzeko tresna baten bidez.

Agiria bi zatitan banatzen da. Lehen atala teorikoa da, bizikidetzari, aniztasunari eta bakeari dagokienez planaren irismena zein den ulertzeko oinarrizkoena azaltzeko. Orain arte emandako pausuen azalpen metodologia, proposamenaren printzipioak eta arau-esparrua azaltzen dira bertan, baita herritarrek inkesten, elkarrizketen eta elkarguneko bileren bidez herritarrek egindako diagnostikoa ere.

Bigarren zatia operatiboa da: hasteko, planaren erronkak zehazten dira, horietatik eratortzen baitira ildo estrategikoak eta ekintzak, berariazko helburuen arabera multzokatuta. Hiru dira helburuak, barrualdetik kanporako bidea egiteko: lehenengoa, hiriaren gune bizia —komunitatea eraiki—; bigarrena, “bestearen” onarpena —gure aniztasunean elkar aitortu—; hirugarrena, bizikidetza baketsua gure ezaugarria bihurtzea —Gasteiz bake hiria bihurtzea—.

“Bizikidetza eta Aniztasun Plan hau gure ametsak gauzatzeko lehen urratsa da, bizikidetza sendo eta hautsiezin baten zimenduak jartzeko. Elkarbizitza babetsua, Udalak hitz ematen baitu hitz egin eta entzuteko zein elkarrekin lan egiteko eta informatzeko dinamikak bideratuko dituela, adostasun eta akordio handiak lortzearren, gure hiria hiri inklusibo eta konprometitu gisa nabarmendu dadin, halaxe erakusten baitute egunero bertako herritarrek”, azaldu du alkateak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios