http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek eta Arabak bere turismo-erakargarriak dituzte erakusgai Valladoliden

Cristina González eta Nerea Melgosa/
Cristina González eta Nerea Melgosa

Indarrak batu dituzte INTUR ferian hiriko eta lurralde historikoko erakargarriak eta baliabide turistikoak ezagutarazteko

SERGIO EGUÍA

Izadia eta ondarea uztartzen dituzten ibilbideak, eta zenbait ekimen –esaterako Ardoaraba, Floridako jaiotza monumentala eta Kandelen gaua–, horra eskaintzaren ardatzak

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Ferian (INTUR) hiriko eta lurralde historikoko erakargarriak eta baliabide turistikoak ezagutarazteko, azaroaren 23tik 26ra bitartean. Proposamenen artean azpimarratzekoak dira izadia eta ondarea uztartzen dituzten ibilbideak, eta zenbait ekimen, esaterako Ardoaraba, Floridako jaiotza monumentala eta Kandelen gaua.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren diputatu Cristina Gonzálezek eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak aurkeztu dute gaur goizean Gasteizek eta Arabak feriara eramango duten eskaintza turistikoa; iaz 44.300 pertsona izan ziren ferian, tartean sektoreko 15.000 profesional inguru.

Enpresa eta bisitari potentzialen esku eskaintza osoa jartzea da asmoa, sarrera eta gaualdi gehiago lortzearren. Gasteizek eta Arabak INTURrera eramango duten eskaintzaren indarguneetako bat turismo berde eta iraunkorra da. Lurraldearen lehia-balio horri keinu bat eginez, Aldundiak eta Udalak eramango duten standa bera kudeaketa iraungarriko basoetako FSC zigilua eta Rainforest Alliance-ren ziurtapena dituen egurrez landu da.

Udalak eta Aldundiak INTUR ferian partekatuko duten standean nako aukera hauek aurkeztuko ditu, besteak beste: “Erdi Aroko ibilbideak Araban”, Arabako Errioxa eta Aiara hiribildu harresidunen bitartez lotzen dituena, eta “Galbideko ibilbideak Araban”, asteburuetan eta zubietan Arabako eskualde guztietako baliabide nagusiak ezagutu eta gozatzeko zenbait proposamen egoki.

Halaber, standa bisitatzen dutenek Arabako herri eta hirietan datozen hilabeteetarako prestatu duten eskaintza kultural eta aisialdiko guztiaren berri jaso ahal izango dute, baita propio Gabonetarako prestatu direnen berri, eta baita Ardoaraba, Kandelen gaua eta abenduan zehar Gasteizen egingo diren beste ekimen batzuk.

Arabako Errioxa eta bertako eskaintza enoturistikoa, Gatz Harana, Santa Katalina lorategi botanikoa, Ibilbide berdeen sarea eta Arabako kuadrilletan antolatuko diren ekimenak ere standean izango dira, eskaintza koordenatu baten osagarri, publiko gertuko eta tren eta errepide bidez ondo konektatu bati begira. Aldundiak eta Udalak INTURreko egonaldia probestuko dute Forondako aireportua promozionatzeko.

Cristina González foru diputatuak esan du Araba eta gasteizko eskaintza bigarren aldiz jarraian nizango dela Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Ferian, “eguzkia eta hondartzatik harago zerbait bilatzen dutenen artean gure lurraldea erreferentziazko jomuga gisa funkatzeko asmoz. Badugu zer eskaini hori lortzeko: ondarea, enoturismoa, gastronomia, izadia, musika- eta antzerki-jaialdiak…”.

Hauxe gaineratu du Gonzálezek: “Barneko turismoan espezializatuko feria hau gure erakargarriak enpresei eta bisitari potentzialei ezagutarazteko baliatu nahi dugu. Orobat, sektoreko zenbait enpresarekin lan-bilerak egingo ditugu, gure promozio-politikak sustatu ditzaketen lankidetza-proiektuak aztertzearren”.

“Azken hamarkadetan nabarmen hazi da barneko turismoa, eta horrek ateak ireki dizkie esperientziak sortzean oinarritutako turismo-molde berri batzuei. INTUR du alor turistiko horretako ferien artean nagusienetakoa bihurtu da, nahitaezko hitzordua, bai eta une egokiena gure proposamenak aurkezteko”, azaldu du Nerea Melgosak.

Ardoarabaren bezperan egiten ohi da Barneko Turismoko Nazioarteko Feria, eta hori erakargarri nabarmena da ardoaren kultura ezagutzen eta konpartitzen duen publikoarentzako. gainera, abendua jardueraz beteriko hilabetea da Gasteizen eta Araban, eta hori izango da eskaintzaren erakargarri naguseitako bat. “Floridako jaiotza monumentala, Eguberrietako nekazaritza azoka edo Kandelen gau magikoa oso jomuga erakargarria bihurtzen dute gure hiria txango txiki bat egin eta Gabonetako erosketak egiteko”, azpimarratu du Nerea Melgosak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos