http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek 2017-2019ko Enplegu Planaren barruko ekintza berriak iragarri ditu

SERGIO EGUÍA

Gorka Urtaran alkateak Udalaren 2017-2019ko Enplegu Planaren barruko ekintza berriak iragarri ditu; planak hautaketa-prozesuetarako elkarren ondoko deialdiak egitea aurreikusten du, udal langileriaren aldibatekotasun-tasa murrizteko xedez.

Joan den uztailean, Funtzio Publikoaren Sailak hitz eman zuen Negozioazio Mahaian 3 urteko epean elkarren ondoko hornikuntza-prozesuak (karrera administratiboa) eta lan-eskaintza publikoak egingo zituela, enplegu publikoaren aldibatekotasuna % 37tik % 10era murrizteko helburu zehatzarekin.

Orobat, egiturazko beharretara erantzuten dieten programako kontratuak Lanpostuen Zerrendan sendotzeko legezko aukera aztertzeko konpromisoa hartu zuen Urtaranen gobernuak.

2017-2019 Enplegu Plana garatzeko berriki burutu diren ekintzen artean hauek nabarmendu ditu alkateak:

Batetik, otsailak 1, 2017. urtearen bukaeran amaitutako hornikuntzan plaza jabetzan lortu zuten A eta B taldeetako 83 funtzionario destino berriez jabetu ziren. Lanpostu hornikuntza horrek hainbat administrazio zerbitzuren burutzei eragin die, eta hemendik aurrera lanpostua jabetzan duten karrerako funtzionarioek beteko dituzte horiek.

Bestetik, Funtzio Publikoaren Arloko zinegotzi ordezkariak Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan 15 suhiltzaile lanpostu (3 lanpostuk 2. HE dute, eta derrigortasun-data igaroa) eta 5 inspektoreorde-lanpostu (2 lanpostuk 3. HE dute, eta derrigortasun-data igaroa) betetzeko lan-eskaintza publikoren deialdiaren oinarriak sinatu zituen urtarrilaren 30ean.

Suhiltzaileentzako hautatze-probak 2018ko irailean eta urrian egingo dira ziur aski. Inspektoreordeentzako probak, aldiz, uda aurretik egitea aurreikusi da. Funtzio Publikoaren Mahaian negoziatu dira bi deialdi horien oinarriak.

Udalaren Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako suhiltzaile promozio berria hautatzea da deialdiaren helburua. Lanbidean jarduteko prestakuntza eskakizunak eta gaitasun fisikoa batu dira, zerbitzu publikora argiki bideratutako profil pertsonal baten bila. Proba fisikoetan eskakizunak ezberdinak izango dira gizon eta emakumeentzat, azken horientzat bazterkeria faktore bihurtu ez daitezen.

Gorka Urtaranek iragarri du, halaber, Funtzio Publikoaren Saila aurrekontuko izapideak egiten hasi dela Udaltzaingoaren Lanpostuen Zerrenda handitu eta oinarrizko eskalan 15 agente-lanpostu berri sortzeko. Ondoren, udaltzainen promozio berria egiteko deialdia onetsiko da, 23 leku betetzeko (orain hutsik dauden 8 lanpostu eta 15 lanpostu berriak).

Azkenik, C, D eta E taldeetan (administrazioko eta lanbideetako langileak…) hornikuntza-prozesua deitzeko aurretiazko lanek aurrera jarraitzen dute, 2018ko lehen seihilekoan egitea baita asmoa. C, D eta E taldeetako karrerako funtzionarioek karrera administratiboa garatu eta lanpostu hobeak lortu ahal izatea da hornikuntzaren helburua.

Urte honen amaieran C, D eta E taldeetarako LEPa deitzea aurreikusi da, 250 lanpostu inguru betetzeko. Amaitzeko, Gorka Urtaranek azaldu du Funtzio Publikoaren Sailak dagoeneko prest duela A eta B taldeentzako LEParen oinarrien zirriborroa, eta datozen asteetan sindikatuetako ordezkariekin negoziatu beharko dela.

A eta B taldeetako 159 leku betetzeko LEP horren hautatze-probak 2018ko irailetik aurrera egingo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos