http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek 180.000 euro inbertituko ditu Mendozako Taldearen kalean, Biasteriko Taldearen kalean eta Etxezarra kalean zoladura hobetzeko

SERGIO EGUÍA

Gasteizko Udalak 180.000 eurotik gora inbertituko ditu Mendozako Taldearen kalean eta Biasteriko Taldearen kalean zoladura eraberritzeko, baita Etxezarra kalean ere, Fontetxako Gazteluaren kalearen eta Kexaako Gazteluaren kalearen artean. Gobernu Batzarrak bi kontratazio-dosier onetsi ditu gaur goizean lan horiei ekiteko. Lehenak Mendozako Taldearen kalea eta Biasteriko Taldearen kalea (Mendozako Taldearen kalearen eta Aguraingo Taldearen kalearen artean) barne hartzen ditu, eta 83.779,77 euroko aurrekontua du. Bigarrena Etxezarra kaleari dagokio, eta 96.335,15 euroko aurrekontua du.

Batean zein bestean, hautatutako enpresek hilabeteko epea izango dute lanak gauzatzeko. Lan hauek egin beharko dituzte: oraingo zoladura kendu, bigunguneetan asfaltozko aglomeratu beroa bota, egoera txarrean dauden zintarriak konpondu eta seinale berriak jarri. Etxezarra kalean 4.690 metro koadro hartuko dute lanek. Mendozako Taldearen kalean eta Biasteriko Taldearen kalean, berriz, 4.545 metro koadro hartuko dute orotara.

“Lan txikiak izan arren eragin handia dute esku hartuko dugun inguruetako auzokoen eguneroko bizitzan. Izan ere, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren helburua da Gasteizek kale erakargarri, eroso eta modernoak edukitzea. Inguru horietan bizi diren pertsonek behin baino gehiagotan eskatu dute esku hartzeko, eta orain haien eskaerei erantzungo diegu”, nabarmendu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Bestalde, Udalak onetsi egin du gaur pertsona fisikoei Urarteko (Abetxuku) aisialdiko udalaren hiri-baratzak erabiltzeko baimena emateko deialdi publikoa. Tokiko Gobernu Batzarrak oniritzia eman dio halako ekimenari, hiri-baratzeak Natura hirian bertakotzeko oinarrizko elementu direlakoan, baita pixkanaka autoekoizpen-estrategiak eta iraunkortasunaren inguruko sentsibilizazioa garatzen joateko ere. “Mota horretako ekimenei esker da posible neurri handi batean gure gizartean oinarrizko kontzeptuak zabaltzea, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuak, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza”, Iñaki Prusilla Ingurumen zinegotziaren ustez.

Abetxukuko udalaren aisialdiko baratzeek 225 lur-zati dituzte partikularrek denbora baterako baimena emanda erabil ditzaten. Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude udalaren web-gunean, eta baratzak gozatzeko interesa dutenek deialdiaren xehetasunen berri izan dezakete 010ean eta San Martineko udal bulego

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos