http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek 170.000 euro jarriko ditu Larrialdietarako Arabako Funtserako

SERGIO EGUÍA

Larrialdietarako Arabako Funtsari 120.000 euro ematea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. Bitarteko hori 2005ean sortu zen, garatzen ari diren herrialdeetako larrialdi egoeretan laguntzeko; hartara, laguntza ekonomiko azkarra eman ahal zaie, unean-unean, gertatutako larrialdi zehatzean esku hartzeko gaitasuna frogatua duten erakundeei. Gainera AMVISA-k 50.000 euro emango ditu.

Udalak, Aldundiak eta Amvisa sozietateak osatzen dute funtsa. Azkenaldian horren bitartez egindako jardueren artean hauek dira nabarmengarrienak: Bangladeshera ihes egin behar izan duten rohingya etniako pertsonei laguntzea, zeinek jazarpenak, indarkeria eta hainbat eratako bereizkeria jasaten baitituzte; Kongoko Errepublika Demokratikoan muturreko segurtasun gabezia egoeran zegoen komunitate bati sostengua ematea; Kolonbian uholdeek kaltetutako indigena komunitateei laguntzea, eta Hego Sudango bi eskualdetan jasandako goseteari, osasun krisiari eta adingabe zein emakumeen segurtasun ezari aurre egitea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos