http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek 150.000 euro emango dizkio Santa Maria Katedrala Fundazioari

Araskik 10.000 euro gehiago jasoko du, emakumeen saskibaloiko elitean parte har dezan

SERGIO EGUÍA

Tokiko Gobernu Batzarrak ontzat eman du Gasteizko Udalak 150.000 euroko ekarpena egitea Santa Maria Katedrala Fundazioari, erakunde horren Patronatuak urte honetarako ezarritako konpromiso ekonomikoak betetzearren.

Fundazioak erakundeetatik jasotzen duen finantzaketaren zatirik handiena katedraleko obra-programa gauzatzen jarraitzeko erabili da. Aurten girolako kaperen erlaitzak eta horien gaineko estalkia zaharberritu dira, eta beste mantentze, egokitze eta birgaitze lan batzuk egin dira.

Santa Maria Katedrala Fundazioaren beste egiteko funtsezko bat bisita gidatuena da. Udalak beste 32.000 euro jartzen ditu horrekin lotuta, Erdi Aroko harresiaren bisita gidatuen programarako, Gasteizko Hirigune Historikoaren turismo eta kultur eskaintzaren.

Bestalde, Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Araski Saskibaloia taldearekiko babesletza-kontratua onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, saskibaloiko estatuko lehen mailan parte hartzeagatik; orotara 110.000 euro jasoko du, BEZa barne.

Araski taldea emakumeen saskibaloiko elitera iritsi zen iaz, eta beheko kategorietan zegoela jasotzen zuen kopurua 90.000 euroan igo zuen Udalak. Aurten 100.000 eurotik 110.000 eurora igo da ekarpena.

Cantok esan duenez, “emakumeen kirola sustatu eta finantzatzeko konpromiso sendoa dugu, progresiboki gizonen parera iritsi arte. Udalaren dirua den aldetik, ez genuke babesle pribatuen, ikusle kopuruaren edo telebistaren eraginaren arabera jokatu behar, baizik eta berdintasunaren eta produktuaren kalitatearen arabera. Eta Araskirekin itxaropenak gainditzen ari den produktua dugu”.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos