http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteiz protagonista izango da Estatuko Hiri Hezitzaileen Sarearen XIII. topaketan

SERGIO EGUÍA

Gasteiz, hezkuntzarekin eta hori bizitza osoan garatzearekin konprometituta baitago, Estatuko Hiri Hezitzaileen Sarearen fundatzaileetako bat da; hain zuzen ere, otsailaren 1ean eta 2an egingo du sareak XIII. topaketa, Lleidan. Gasteizko ordezkaritza bat izango da bertan, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto buru dela, hiriak protagonismoa hartuko baitu proposatutako bi gaitan.

Batetik, Gasteizek “Zer egiten dugu udalok ezberdintasunak konpentsatzeko?” proiektua koordinatzen du, beste 12 hirik beren kudeaketan ezartzen ari direna. Horrekin lotuta, programaren barruan garatutako ekintzen berri emango du. Programak hainbat helburu ditu: hirietako udalen hezkuntza eskaintzaz eta horrek duen eragin konpentsatzaileaz hausnartzea, udalen hezkuntza politikak esklusioa sustatzen duten faktoreak bihurtu daitezen eragoztea, eta gizarte eta hezkuntza alorretako diagnostiko, esku-hartze eta heziketarako erreferentziazko marko bat lantzea.

Bestetik, “Familiei laguntzea hiri hezitzailea eraikitzean” mahaian hartuko du parte, Gasteizen “Familientzako hezkuntza konpentsazioko plan pilotoa” abiarazi izanaren esperientzia azaltzeko. Horren helburu orokorrak dira ahuldade baldintzak dituzten ikastetxeetarako familientzako prestakuntza eredu bat definitzea, guraso elkarteek egiten duten kudeaketa hobetzea, familiak antolatzea eta ikastetxearen bizitzan parte har dezaten sustatzea, eta ikasleekin hezkuntza arloan esku-hartzeko eredu bat garatzea. Zinegotziak berak azalduko du esperientzia.

Azkenik, RECEk bi urtean behingo batzarra egingo du, jarraipen-batzordea berrituko du eta 2018-2020 epean koordinatzaile izango den hiria aukeratuko.

Cantok azaldu duenez, «aukera izango dugu gure jakinduria aberasten lagunduko diguten esperientziak partekatzeko, Hezkuntza Zerbitzuak gure hirian egiten duen lan bikaina erakusteko, eredugarria baita, eta, ororen gainetik, hiri hezitzaileen filosofiarekin inplikatutako udalerriok gure herrikideen hezkuntzan eragiteko dugun ahalmena gogo handiagoz hartzeko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos