http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Gasteiz, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen araudia aztertzeko ardura duen lantaldean

SERGIO EGUÍA

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak sortu duen lantaldean parte hartuko du Gasteizko Udalak, eta han izango dira baita Madril eta Bartzelona bezalako beste udal batzuk ere, eta guztiek aztertuko dute mugikortasun pertsonaleko ibilgailu izenekoek agertzen dituzten arazoak: patinete elektrikoak, segway, motor elektrikoa duten aulkiak, etab.

Gaur egun ez dago araudi berezirik halako ibilgailu elektrikoetarako, horiek ezin baitira oinezko gisa sailkatu, ezta ibilgailu motordun gisa ere. “Orain arte ez dute bide publikoan espazio propiorik izan, eta hiriko espazioa gainerako erabiltzaileekin partekatzen dute, eta horrek arrisku egoerak sor ditzake, beraz, aztertu beharra daukagu”, Carlos Zapatero Herritarren Segurtasuneko zinegotziak azaldu duenez.

Halako egoera zehaztugabearen aurrean, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak lantaldea osatzeko deialdia egin du, eta irailaren 7an izango dute lehen bilera, bertan Zapatero izango dela. “Hasierako urrats garrantzitsua izango da araudi juridikoa lantzeko eta beharrezko diren beste beste alderdi teknikoak aztertzeko, gure hirietan halako ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzen laguntzeko.

Lehenengo bilera horretan Bartzelonak alor horretan duen esperientzia ezagutu ahal izango da. Izan ere, Kataluniako hiriburuak araudi aitzindari batekin ekin dio ibilgailu berri horien ordenamenduari, zirkulazioaren baldintza eta arloak zehazteko, eta hori guztia espazio publikoan elkarbizitza arazoak konpondu ahal izateko eta mugikortasun iraunkorra eta segurua sustatzeko.

Fotos

Vídeos