http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteiz hiriburu iraunkor, osasungarri eta abegitsua dela azaldu du alkateak Gorputz Hezkuntzaren I. Biltzar Transpiriniotarrean

SERGIO EGUÍA

aragozako Unibertsitateak Jakan antolatutako Gorputz Hezkuntzaren I. Biltzar Transpiriniotarraren inaugurazio-ekitaldiaren buru izan da Gorka Urtaran, gaur arratsaldean. Gasteizek hiriburu iraunkor, osasungarri eta abegitsua gisa jokatzen duen papera azaldu du alkateak. Izan ere, hiriek eta horien inguruneek gorputz-hezkuntzaren praktikaren sustatzaile gisa jokatzen duten papera da, hain zuzen ere, topaketa horren ardatz nagusia, eta nazioarteko erreferentea da euskal hiriburua horretan. “Jarduera fisikoa eta kirola gure DNAren parte dira, eta naturaltasun osoz txertatzen ditugu gure egunerokoan. Batzuek oinezko ibilaldietan, beste batzuek bizikletan, edo mendira joanez, edo zentro publikoetan eskaintzen diren hamaika kirol jardueratan izen emanez, eta abar. Kirola maite dugu, eta gure hiria iraunkor izaten laguntzen du horrek, osasun ona izan dezan”, adierazi du alkateak 150etik gora biltzarkideren aurrean.

Gorka Urtaranek azaldu du, esate baterako, nolako kirol-instalazioak gauzatzen joan den Gasteiz azken 30 urteetan, kirol-jarduera herritarrengana hurbiltzearen printzipioa aintzat harturik. Era berean, Gasteizek hiri hezitzaileen sarean egindako aitzindari-lana azaldu du, eta nola Udalak hiriaren balio garrantzitsutzat jotzen duen kirol-praktika, bizi-kalitatea lortzen laguntzen duen aldetik, osasunari, ingurumenari, aisialdiari eta beste balore batzue dagokienez.

Horrez gain, Euskadiko hiriburua, kirol-zaletasuna bultzatzen duten hainbat kirol-proba hartzen dituelako ere, kirol-erreferentea dela adierazi du alkateak, hala nola Nazioarteko Triatloia, Martín Fiz Maratoia eta berriki izan den Errugbi Inklusiboaren Munduko Txapelketa.

Fotos

Vídeos