http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteiz eta Foronda eta Loiuko aireportuak lotzeko autobus lineari buruzko aurreproiektua 2017 amaitu aurretik egongo da

SERGIO EGUÍA

Gasteiz eta Forondako eta Loiuko aireportuak zuzenean lotuko dituen autobus linea berria martxan jartzeko aurreproiektuaren idazketa eskatu du Arabako Foru Aldundiak, eta testua 2017. urtea amaitu aurretik bukatuta egongo dela iragarri du ostegun honetan Josu Lopez Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatuak.

Arabako hiriburua eta Loiu garraio publiko bidez lotzeko lanak zertan diren azaltzeko Arabako Batzar Nagusietan egin duen agerraldian egin du iragarpena Lopez Ubiernak, eta berretsi du "Arabarentzat beharrezkoa den zerbitzu bat gauzatzeko" borondatea daukala.

"Beharrezkoa da arabarrek ibilgailu pribatua aparkatzeko eta eroso bidaiatzeko Loiura, baita Loiura iristen direnak Arabara etortzeko eta bertan negozioak egiteko ere. Lotura erregular hori, gainera, lagungarriizango da Forondaren hazkunderako eta hura bidaiarien terminal gisa finkatzeko", nabarmendu du.

Fotos

Vídeos