http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteiz, Clermont Ferranden egiten ari den Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen Konferentzian

SERGIO EGUÍA

Clermont Ferrand frantziar hirian Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen 1. Konferentzia egiten ari da. Topaketan parte hartzen dute mundu zabalean enpresa horren lantegiak edo ikerguneak dituzten udalerrietako ordezkariak, tartean Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran. Xedea esperientzien eta praktika egokien berri trukatzea, betiere hiri iraunkorrak direlarik.

Sare sortu berriak lankidetza-proiektuak sustatu nahi ditu hiri horien artean, abiapuntu hartuta arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza. Clermont Ferrand hiriko Udalak sustatu du topaketa, eta bertan parte hartzen dute Michelin enpresako fabrikak edo zentro teknologikoak dituzten berrogeita hamar hiri inguruk Michelin, hiri antolatzailearekin senidetuta daudenekin batera.

Inaugurazio-saioan Michelin enpresako lehendakari Jean-Dominique Senard eta Frantziako zenbait ministeriotako eta Europar batasuneko ordezkariekin batera. Gaurko goizean alkateen arteko topaketa bat egin da, Gorka Urtaranek parte hartu duelarik, hiri iraunkorren gobernantzari buruz. Bertan parte hartuko dute zenbait arkitekto, soziologo, ikerlari eta mugikortasunaren alorreko adituk.

Alkateak hurrengo urteetara begira hiriak dituen erronken inguruan ere mintzatu da. “Green Capital izatearen ondorio, gure buruari asko behartzen diogu”, aipatu du, eta horren harira klima aldaketaren inguruan hirian egin diren ekintzen inguruan hitz egin du, baita negutegi efektuko gasen isurpenek bera egiteko egindakoak. Arratsaldean, IGIko Juan Carlos Escuderok Gasteizen eredua aztertu du mugikortasun eta espazio publikoaren arloan.

Horrez gain, gaur eta bihar gai jakin batzuei buruzko topaketak egingo dira, esperientzia praktikoen bitartez, esaterako: etorkizuneko garraioa, mugikortasuna pertsona guztientzat, energia-iturri berriztagarriak, ekonomia zirkularra, hiri berdeak, berrikuntzaren sustapena, teknologia berriak herritarren zerbitzuan, herritarren parte-hartzea, kulturaren eraikuntza, bikaintasuna kirolean, eta osasunaren sustapena. Horregatik, Konferentziara joan dira baita, Nerea Melgosa, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia, eta Kultura, Hezkuntza eta Kirolekoa, Estíbaliz Canto, bai eta zenbait udal-sailetako teknikari batzuk ere. Konferentzian parte hartzen dute 360 pertsonek, 20 herrialdetatik joanak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos