http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Galdakaoko haurrek aterpean jolasteko gune gehiago dituzte

Lehendakari Agirreko parkea./Galdakaoko Udala
Lehendakari Agirreko parkea. / Galdakaoko Udala

Udalak umeen jolas parkeetan aterpe moduko bat jarri du, egunotan ere umeek kanpoan ibili daitezen

IZASKUN MOYANO

Umeek aske jolasteko aukera izan behar dute, era osasuntsuan hazi daitezen. Udako oporretan, parke zein jolastokietan pasatzen dituzte orduak. Baina neguan Gabonetako Oporretan ez du eguraldi onik egiten Euskal Herrian. Beraz, asko izaten dira euriaren ondorioz etxean aspertuta leihotik begira gelditzen diren gaztetxoak. Egoera hau ekiditeko, Galdakaoko Udalak neurriak hartu ditu. Izan ere, umeen jolas parkeetan aterpe moduko bat jarri du, egunotan ere umeek kanpoan ibili daitezen.

Lehendakari Agirre plazan eta Usansolon umeen parteak dagoeneko 'teilatua' dauka. Romualda Zuloaga plaza eta Urreta eskola publikokoekin batera, guztira lau dira egun estalkia duten guneak udalerrian. Azken honen kasuan jolastokian bertan jarri dute estalkia, baina eskola orduetatik at herritarrek ere guneaz gozatzeko abagunea izango dute. Lehendakari Agirreko plazaren kasuan, eguzki energia aprobetxatzeko paregabea den estalki arin eta oktogonala jarri dute. Usansoloko liburutegiaren aldamenean ordea, egitura kurboa duen 'teilatua' eraiki dute.

Lanok burutzeko aurrekontua 200,000 eurotik gorakoa izan da. Izan ere, umeen parkeak estaltzeaz gain, nagusiek ere denbora pasatzen dutenak guneetan ere 'teilatua' jartzea erabaki dute. Honen harira, txokootan eserleku gehiago ipiniko dituzte, herritar guztiak eguraldi txarretik lasai babes daitezen. Era honetara, euria ari duenean bai txiki eta baita nagusiek ere kanpoaldean egoteko abagunea izango dute.

Estalkiokin 240 metroko lurzorua tapatzea lortu dute. Bertan egon nahi duen herritar ororentzat guztiz gune aproposa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos